- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Kultur azpiegiturei zuzendutako dirulaguntza izendunak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-02-02 - 2026-04-07
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontuetan 2026 urterako izendun izaera duten erakundeei kultur azpiegiturei zuzendutako dirulaguntzak.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu- Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontuetan 2026 urterako izendun izaera duten erakundeei kultur azpiegiturei zuzendutako dirulaguntzak.
- Hau ez da deialdi ireki bat, soilik Aldundiko aurrekontuetan azaltzen diren erakundeen diru laguntzak kudeatzeko da.
- Garatu beharreko ekintzak urte naturalean bukatu beharko dira (urtarriletik abendura bitartean).
- Diruz lagundutako ekintza hauek kanpoko komunikazioa eta publizitatea, gutxienez, euskaraz egin beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Egin beharreko obraren proiektua
- Laguntza eskatzen den obrarako Udalak egindako aurrekontu xedapenaren ziurtagiria.
- Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: Ez da beharrezkoa kultura Zuzendaritzari baimena emanez gero.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: Ez da beharrezkoa kultura Zuzendaritzari baimena emanez gero.
Eskaerak egiteko epea 2026ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoren bidez, horretarako bertan dagoen "Laguntza, beka eta dirulaguntzak" atalean sartu: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak.
Ebazpen epeaEbazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere.
- Arantza Olaskoaga
- 943112891
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.