Kultur egitasmoetara zuzendutako dirulaguntza izendunak


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-01-30 - 2026-03-31
  • Arloa: Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontuetan 2026 urterako izendun izaera duten erakundeei kultur egitasmoetarako zuzendutako dirulaguntzak.

Hartzaileak
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontuetan 2026 urterako izendun izaera duten erakundeei kultur egitasmoetarako zuzendutako dirulaguntzak.
  • Hau ez da deialdi ireki bat, soilik Aldundiko aurrekontuetan azaltzen diren erakundeen diru laguntzak kudeatzeko da.
Baldintzak

Diru-laguntza hauek bete behar dituzten baldintzak  Foru-Aginduan araututa datoz.

Aurkeztu behar diren agiriak

Onuradunek diru laguntzaren eskaera egin behar dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatutako dirulaguntzaren xede den jardueraren txosten xehatua
  • Egitarau horretarako aurreikusitako gastu eta diru-sarreren aurrekontu banakatua.
  • Aurreikusitako gastu eta diru-sarreren aurrekontuaren onespen akta.
  • Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: Ez  da beharrezkoa kultura Zuzendaritzari baimena emanez  gero.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA:Ez da beharrezkoa kultura Zuzendaritzari baimena emanez  gero.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak egiteko epea 2026ko martxoaren 1ean amaituko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoren bidez, horretarako bertan dagoen "Laguntza, beka eta dirulaguntzak"  atalean sartu: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak.

Ebazpen epea

Ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere.

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)