- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Menchu Gal beka, artistei zuzendua, jatorrizko obra sortzeko
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-09-25 - 2026-10-23
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaJatorrizko lanak sortzeko artistei zuzendutako beka.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuBekaren zenbatekoa jatorrizko lanak sortzeko eta ekoizteko gastuak ordaintzeko erabiliko da.
Laguntzen zenbatekoaBekaren zenbatekoa: 25.000€.
HartzaileakBeka honen onuraduna arte plastikoetako diziplina batean (hala nola marrazketa, pintura, eskultura, zeramika eta grabatua) aritzen den eta oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona fisikoa.
Baldintzaka) Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten udalerrietako edozeinetan administrazio-auzotasuna izatea, gutxienez bost urtez, azken hamar urteetan.
b) Oinarri hauetan jasotako baldintzak onartzea.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako "Menchu Gal" beka aldez aurretik jaso ez izana.
Aurkeztu behar diren agiriaka) Sormen-proiektuaren dosierra, honako hauek jasoko dituena:
- Egin beharreko lana azaltzeko proposamena.
- Egutegia eta lan-plana.
- Lanaren lagina.
Proiektuaren dosierra modu anonimoan aurkeztu beharko da.
b) Curriculum pertsonala eta aurreko lanen lagina, honako hauek barne:
- Prestakuntza.
- Aurreko argitalpenen lagina.
c) Proiektu, programa edo jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Eskaerak aurkezteko epea2026 urtean, eskaerak aurkezteko epea urriaren 23an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, Kultura Sustapeneko eta Gazteriako Zuzendaritza Nagusiak emandako formularioaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztuko dira, ahal dela eta eskaeren ezaugarriek bide hori eragozten ez badute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak), dirulaguntzen atarian sartuta eta horretarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabiliz.
Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).
Ebazpen EpeaProzedura ebazteko erabakia eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarriaBere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, beka hau Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako Erregelamenduak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, arautuko dute.
Oinarriak eta deialdia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2026/09/24/c2606090.pdf
OharrakHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarriak eta deialdia ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
- Itxaso Almaraz
- 943112751
- ialmaraz@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.