- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Lehen Enpleguko Programa, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten pertsona migratzaileak kontratatzeko
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-01-01 - 2026-12-31
- Arloa: Proiektu Estrategikoak
Deskribapena:
HelburuaLaguntza horien helburu nagusia da egoera ahulean eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden migratzaileen kontratazioa bultzatzea.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDiruz lagundu ahal izango dira migratzailea urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko gastuak.
Laguntzen zenbatekoaLaguntzaren intentsitatea ez da kontratazio-kostuen % 50 baino handiagoa izango, 5.000 €-koa gehienez ere.
HartzaileakGipuzkoan kokatutako enpresak.
Baldintzak- Kontratatutako pertsonak aurretik ez du lan egin gutxienez 18 hilabeteko etenik gabeko kontratu batekin.
- Kontratatutako pertsonak Elkar-EKIN Lanean programan ibilbide profesionalaren batean parte hartu behar izan du.
- Kontratatuko den pertsonak, lanbide-ziurtagiria edo gaikuntza-ziurtagiria izan beharko du.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, aurrekontu-kreditua agortzen ez den bitartean, 2026ko ekainaren 30ean amaituko da.
Aurkeztu behar diren agiriak- Dirulaguntzaren xede den pertsonaren lan kontratua.
- Kontratatutako pertsonaren lan-bizitza.
- Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesional batean parte hartu izanaren ziurtagiria. Lanean.
- Deialdi hau argitaratu ondoren bidegabeko kaleratzerik egin ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Aplikazioaren eskaera inprimakian sartutako erantzukizunpeko adierazpena.
- Erakunde eskatzaile/onuradunen ordezkariaren identifikazioa.
Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez.
Ebazpen epeaGehienera 6 hilabete.
Jaso beharreko dokumentazioaDiruz lagundutako proiektua amaitutakoan, enpresa onuradunak zuriketa kontu sinplifikatu bat aurkeztu beharko du, ondorengo agiriak erantsiz:
- Diruz lagundutako jarduketa justifikatzen duen memoria, kontratatutako pertsonek egindako funtzioak adierazita.
- Memoria ekonomiko bat, egindako jardueren kostua zurituko duena. Ondorengo agiriak jasoko ditu:
- Kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia ordenatuak, bai eta kontratatutako pertsonaren enpresarentzako beste kostu batzuen justifikazioa ere (LIZ eredua, idC …).
- Helburu bererako beste dirulaguntzarik jaso ez izanaren adierazpena.
- Kontratatutako pertsonak deialdiaren baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak GAO22 arrunta 2or.
Horietan xedatutakoaz gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, hura garatzeko erregelamenduak (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua) eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako arauek arautuko dituzte.
OharrakDirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, betiere aurrekontuaren mugen barruan. Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 7. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.
- Unai Etxeberria Iriondo
- 943113997
- uetxeberria@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.