- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Eskulangintza sektorea sustatzeko programa 2026
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-04-14 - 2026-05-14 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEskulangintza sektorea sustatzeko programa, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko.
Entitate onuradunakEntitate onuradunak izango dira:
- Eskulangintza enpresak, banakako enpresa eta sozietate enpresa izanik, Gipuzkoako Eskulangintzaren Erregistro Orokorrean –Lehen Atalean– inskribatuta daudenak.
- Gipuzkoako Eskulangintzaren Erregistro Orokorrean –Hirugarren Atalean– inskribatuta dauden eskulangintza elkarteak.
Eskulangintzako enpresak
- Inbertsioak eskulangintza jarduerari lotutako makinerian, tresnerian, ekipamendu informatikoan eta softwarean.
- Enpresaren eta bertako langileen artisau jarduera hobetzen zuzenean eragiten duten ikaskuntza jarduerak.
- Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak.
- Kanpo aholkularitza, lantegiaren kudeaketa hobetzen laguntzeko.
- Azoketan parte hartzea.
- Negozio lokalaren alokairua.
Eskulangintzako elkarteak
- Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.
Proiektu bakoitzerako gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoak:
Eskulangintzako enpresak
- Inbertsioak eskulangintza jarduerari lotutako makinerian, tresnerian, ekipamendu informatikoetan eta softwarean. Diruz lagundu daitekeen kostu osoaren % 50 gehienez; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 2.500 euro eman ahal izango dira.
- Enpresaren eta bertako langileen artisau jarduera hobetzen zuzenean eragiten duten ikaskuntza jarduerak. Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 90 gehienez; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.200 euro eman ahal izango dira.
- Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak. Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 75 gehienez; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
- Kanpo aholkularitza, lantegiaren kudeaketa hobetzen laguntzeko. Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 50 gehienez; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
- Azoketan parte hartzea:
- Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 70 gehienez; gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairuaren faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa.
- Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren % 70 gehienez; gehienez ere, 1.700 euro azokako.
- Negozio lokalaren alokairua. Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 50 gehienez; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 800 euro eman ahal izango dira.
Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 5.500 euro baino gehiago eman.
Eskulangintzako elkarteak
- Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65eraino finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko.
Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabeko konkurrentzia izango da, aurrekontu-baliabideak agortu arte.
Dirulaguntzaren Bateragarritasuna/BateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta helburu bererako emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
Betetzeko epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 14an amaituko da, 13:00etan.
- Jarduerak hasteko epea: 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Proiektuen exekuzio data: 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da.
- 2026ko deialdia (GAO, 2026/66. zk.)
- Oinarri arautzaileak GAO 61 zk.2025eko martxoaren 31a
Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua
- Kudeaketa administratiboa: 943 11 22 18
- Kudeaketa teknikoa: 943 11 22 17
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
- Ana Ibarguren
- 943112217
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.