- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresa martxan jartzeko laguntza-TXEKINBERRI: Abian jartzeko (IV. Eranskina)
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-09-02 - 2026-10-29 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresa sortu berriari laguntzea, hasierako ahalegin ekonomikoan lagunduz.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuEnpresa sortu berria abian jartzeko behar diren inbertsioak lagunduko dira diruz, bai eta jarduera hasteko gastuak ere. Gastu horiek bideragarritasun-planean jasota egon beharko dute.
HartzaileakEnpresa onuradunak izango dira Bideragarritasun Plan bat egin ondoren sortu diren enpresak, 2025eko II. eta III. eranskinetako enpresak sortzeko eta garatzeko prozesua sustatzeko Programaren oinarri arautzaileen bidez babestu direnak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
Laguntzen zenbatekoa
Makinerian eta abarretan egindako inbertsioak, soil-soilik jarduerari lotuak: % 50 arte, eta gehienez 2.500 erakunde bakoitzeko. Ikaskuntza-jarduerak: matrikularen % 90 arteko kostua diruz lagundu ahal izango da, gehienez 1.500 euro erakunde bakoitzeko.
Negozio-lokala alokatzea eta egokitzea. Dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen kostu osoaren % 50 estaliko du, gehienez 1.500 euro erakunde bakoitzeko. Egokitzapena kanpoko enpresa batek egin beharko du.
· Eraketa-gastuak: % 50era arte, erakunde bakoitzeko 500 €gehienez.
· Marketineko, sustapeneko eta publizitateko gastuak, sare sozialak eta Interneteko posizionamendua barne: % 50eraino, eta gehienez 1.000 €erakunde bakoitzeko.
Erakunde bakoitzeko zenbatekoa ez da 4.000 €-tik gorakoa izango. Ekintzailea emakumea bada, muga hori 4.500 €-koa izango da.
Ez da BEZa finantzatuko.
bete beharreko epeakEskaera egiteko epea: 2026/09/02tik 2026ko urriaren 29ko 13:00ak arte
Jarduerak hasteko epea: 2026/04/01
Jarduerak 2027/03/31 baino lehen amaitzeko epea
Bideragarritasun-planek 2025. deialdia (II. eta III. eranskinak, Txekin) eskatuta egon beharko dute.
Ekintzailetza sustatzeko Txekinberri dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia Programa hori Diputatuen Kontseiluak hartu du 2026ko uztailaren 21eko bilkuran (2026ko irailearen 01ekoa GAO 165 zk.)
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaDirulaguntza hauek bateraezinak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandakoekin.
Emakida-prozeduraLehiarik gabeko norgehiagoka: aurrekontu-baliabideak agortu arte, eskabideak jasotzen diren hurrenkeraren arabera eta eska dakiekeen informazio guztia beteta.
- Daniel Maidagan Salaberri
- 943112227
- dmaidagan@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.