Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa. III. eranskina (EMEKIN – Bideragarritasun–plana).


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-02-24 - 2026-03-31 13:00
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza ematea.

Deskribapena

Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei laguntzeko dirulaguntzak. Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Pertsona onuradunak

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Bideragarritasun plana: pertsona edo talde sustatzaileari, ideia ontzeko eta bideragarritasun planaren  eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez

Enpresa sortzeko aholkularitza-zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu-dedikazio hautagarria aurreikusten da bideragarritasun-planerako.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Lehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.

Bete behar diren epeak

2025/12/01- 2026/03/31 bitartean hasitako proiektuak

Eskaera egiteko epea: 2026ko martxoaren 31n, 13: 00etan.
Gauzatzeko epea: 2025eko abenduaren 1etik 2026ko ekainaren 30era.
Justifikatzeko epea: 2026ko ekainaren 30eraino.

Araudi aplikagarria Eskaera egiteko urratsak Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 Ekonomia Sustapeneko zerbitzua

  • Telefonoak:
    • Kudeaketa teknikoa: 943-112252
    • Kudeaketa Administratiboa: 943-113770
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)