- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa: III. eranskina (EMEKIN Laguntza eta tutoretza).
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-02-24 - 2026-03-31 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzak.
DeskribapenaEnpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzak. Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Pertsona onuradunakEmakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.
Diruz lagunduko diren jarduerakLaguntza eta tutoretza entitate homologatuen bidez emango da, eta honako esparru hauek hartu ahal izango ditu:
- Kontabilitateko, liburuak edukitzeko, aholkularitza fiskaleko eta laneko jardueretan laguntzea.
- Enpresa–zuzendaritza eta kudeaketari buruzko aholkularitza.
- Jarduera juridikoak (jabetza intelektuala barne) eta aholkularitza DBLOn.
- Merkaturatzea, marketina eta komunikazioa: estrategiak, logotipoaren eta irudi korporatiboaren diseinua eta oinarrizko papergintza; diseinua, errotuluak eta katalogoak; publizitate–kanpainen diseinua (merkaturatzea).
- Interneten posizionatzea.
- Merkatu–azterketak.
- Iraunkortasuna eta ingurumena eta ekonomia zirkularra.
Enpresa sortzeko aholkularitza–zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu–dedikazio hautagarria aurreikusten da laguntzarako eta tutoretzarako.
Dirulaguntzak emateko prozeduraLehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaDirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak2025/12/01- 2026/03/31 bitartean EJZn alta emandako enpresak:
- Eskaera egiteko epea: 2026ko martxoaren 31raino, 13: 00etan.
- Gauzatzeko epea:2025eko abenduaren 1etik 2026ko irailaren 30era.
- Justifikatzeko epea:2026ko irailaren 30eraino.
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa GAO, 126 zk).
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren 2024ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2024ko apirilaren 30eko erabakiz onartu zen (2024ko maiatzaren 13ko GAO, 91 zk).
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa (II. Eranskina eta III. Eranskina)»ren 2026ko deialdia 2026ko otsailaren 18ko FA-EP-2026-0048 zk. duen Agindu Foralaren bidez onartua. (2026ko otsailaren 23ko GAO, 35zk.)
- Informazioa eta dokumentuak → https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak–eta–laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea
- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa → http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
- Telefonoak:
- Kudeaketa teknikoa: 943–112252
- Kudeaketa administratiboa: 943–113770
- Blanca Margeli
- 943112252
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.