Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei (12/2008ko Legeak, 73. art.) gizarte zerbitzuen esparruan garatzen dituzten programa eta jarduerak finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak.
Deskribapena eta kontzeptuakGipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuen eraldaketa digitala eta modernizazio teknologikoa dira dirulaguntzen xedea.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak:
Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoak:
(*) Azterlanak eta prestakuntza ekintzak kontratatzeko dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen jardueraren kostuaren % 100era irits daitezke.
(*) Hirugarren atalean deskribatutako gailu digitalak eskurateko laguntzak diruz lagundu daitekeen jarduketaren kostuaren % 100era irits daitezke, baina ezin izango dira gainditu jarraian adierazitako zenbatekoak:
Gehienez ere 6.000,00 € emango dira eskabide bakoitzeko.
Hartzaileak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuak.
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
Eskaerak aurkezteko epea
Hasiera: 2025eko maiatzaren 1a
Bukaera: 2025eko maiatzaren 30eko 23:59etan
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren bidez aurkeztu behar dira: egoitza elektronikoa
Eskabidearekin batera, aplikazio informatikoan eskuragarri dauden “Programaren datuak 4” dokumentua eta “erantzukizunpeko adierazpena” ere bete behar dira. Erakundearen eraldaketa digitaleko eta/edo modernizazio teknologikoko proiektua eta aurrekontua/k ere erantsi behar dira.
Gainera, programaren edo jardueraren inguruko informazio garrantzitsua gehitu ahal izango da, baldin eta informazio hori eranskin bakoitzean jasotako balorazio irizpideekin lotuta badago. Irizpide horien balorazioan, erakundeak berariaz adierazi eta egiaztatzen duena bakarrik hartuko da kontuan.
Erabakitzeko epea
Sei hilabete, gehienez ere.
Ebazpena
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Ezespena.
Araudi aplikagarria
2025eko deialdia: GAO, 2025-04-30 (80)
Oinarri arautzaileak: GAO, 2024-07-24 (143)
Oharrak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.