Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei (12/2008ko Legeak, 73. art.) gizarte zerbitzuen esparruan garatzen dituzten programa eta jarduerak finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak.
Xedea eta diruz lagun daitezkeen jarduerakDirulaguntzen xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko sentsibilizazio eta prebentzio programak egitea, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren jardueren eremuan.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro entitateko.
Elkarte onuradunak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuak.
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
Eskaera aurkezteko epea
Hasiera: 2025eko maiatzaren 1a
Bukaera: 2025eko maiatzaren 30eko 23:59etan
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren bidez aurkeztu behar dira: egoitza elektronikoa
Eskabidearekin batera, aplikazio informatikoan eskuragarri dauden “Programaren datuak 2” eta "AURREKONTUA" dokumentuak eta “erantzukizunpeko adierazpena” ere bete behar dira.
Gainera, programaren edo jardueraren inguruko informazio garrantzitsua gehitu ahal izango da, baldin eta informazio hori eranskin bakoitzean jasotako balorazio irizpideekin lotuta badago. Irizpide horien balorazioan, erakundeak berariaz adierazi eta egiaztatzen duena bakarrik hartuko da kontuan.
Erabakitzeko epea
Sei hilabete, gehienez ere.
Deialdiaren ebazpena
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Ezespena.
Araudi aplikagarria
2025eko deialdia: GAO, 2025-04-30 (80)
Oinarri arautzaileak: GAO, 2024-07-24 (143)
Oharrak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.