- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
A lerroa. Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-03-15 - 2025-04-15 23:59
- Arloa: Gazteria
Deskribapena:
HelburuaUdalekuak eta kanpaldiak antolatzea.
Laguntzen zenbatekoa96.600,00 euro
Hartzaileak- Aisi hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.
- Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.
- Ikastetxeak.
- Beste gizarte erakunde batzuk. (Udalak ez dira diru laguntza honen onuradunak.)
Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.
BetebeharrakDiru laguntzak jaso ahal izango dituzte:
- Denboraldi hauetan antolatutako jarduerak hartuko dira kontuan: udako oporraldiko, ekaineko azken astea eta iraileko lehen astearen artean.
- Jardueraren iraupena gutxienez 4 egunekoa izan beharko da. Gutxienekoa betetzen ez duten jarduerak ez dira kontutan hartuko. Gutxienez 10 parte-hartzailerekin.
- Ekintzaren hartzaileak 3 eta 18 urte arteko haur, nerabe eta gazte gipuzkoarrak izan beharko dira.
Deialditik kanpo geratuko dira:
- Jarduera akademikoak
- Hezkuntza aisialdia lehentasuntzat ez daukaten udalekuak edota kanpaldiak (kirolekoak, musikakoak eta abar).
- Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat ikastea helburu duten jarduerak.
- Udalekuen, kanpaldien eta ibilaldien erregimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzako ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten ez duten jarduerak.
Jardueraren ardura duen taldeak arduradun bat izango du, aisialdiko zuzendariaren titulua edo diploma duena, eta begirale bat, gutxienez.
10 laguneko lehenengo taldea gainditzen duen 15 parte hartzaileko, beste begirale bat beharko da.
Begirale hauen % 40ak aisialdiko begirale diploma edo honen baliokidea eduki behar du.
Eskaerak aurkezteko epea- Hasiera: 2025ko martxoaren 15a
- Amaiera: 2025ko apirilaren 15a
Eskaera egitean:
- Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, b@kq ziurtagiria edo aurkezpen elektronikorako balio duen nortasuna egiaztatzeko beste bitartekoren batekin.
- Erantzukizun aitorpena, non jasoko den, adin txikikoekin ohiko harremana edukiko duen pertsonal guztiak, borondatezko pertsonala barne, sexu delituen aurrekari penalik ez duela jasotzen duen ziurtagiri negatiboa baduela (urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa).
- Aitorpena eskaerarekin batera aurkeztu ezin bada, udalekua hasi baino lehen aurkeztu beharko da, ezinbestean.
- Diru-laguntza eskatzen den udaleku edo kanpaldiari dagozkien datuak bete beharko dira "Udabizi" aplikazioan ere: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/udabizi
Gastua justifikatzeko:
- Jardueraren memoria, proiektuaren helburuen ebaluaketa jasotzen duena.
- Genero berdintasuna sustatzera bideratutako irizpideak, metodologia eta ekintzak. Lehentasunen arabera lortutakoren ebaluazioa.
- Halaber, euskararen erabilera sustatzeko ezarritako ekintzak zehaztuko dira; kontuan hartuko dira hala euskaraz antolatutako jarduerak nola osoki euskaraz soilik ez diren jarduerak, baldin eta beren lana deskribatzen badute euskararen sustapena lortzeko.
- Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda: izen-abizenak, adina, sexua eta bizilekua ere zehaztuz. Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera
- Txanda bakoitzean jardueraren ardura duen taldearen zerrenda, zuzendaria eta begiraleak zehaztuta. Pertsona bakoitzaren datu hauek zehaztuko dira: izen-abizenak, sexua, aisialdiko titulurik duen, praktiketako langilea den, eta boluntarioa edo ordaindua den. Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
- Jardueran parte hartuko duten zuzendari eta monitoreen aisialdirako tituluak.
- Diru sarreren eta gastuen balantzea.
- Gastuen ordainagirien eta fakturen zerrenda, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera
- Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia eta ordainagiria (indarrean dagoena).
- Behar izanez gero, hezkuntza behar bereziak dauzkaten parte-hartzaileei buruzko egiaztagiriak.
2025eko irailaren 15era arte. Egun horretan barne
Erabakitzeko epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza honen oinarri arautzaileak 2021eko maiatzaren 11ko GAOn argitaratu ziren, 86. alean.
Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa
Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea" atalean, aurkeztu beharreko agirien atalean.
Informazio osagarriaAplikazio informatikoarekin lotutako zalantzak on-line laguntza:
- On-line laguntza: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
Diru-laguntzen A Lerroaren inguruko bestelako zalantzak:
- Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua
Tf.: 943 112 431 (astelehenetik ostiralera: 9:00 - 15:00)
mlaizpurua@gipuzkoa.eus
- Gaztegune: Anoeta 28 (Izotz jauregia). Donostia
Tf.: 900 110 111 (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)
gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus
- Urko Imaz
- 943472580
- uimaz@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.