Laguntzak ematea Gipuzkoako 10 jarduketa eskualde bakoitzeko biztanle gehien dituzten udalerriei, daukaten potentzial turistikoa Gabonetan sustatzeko.
Hartzaileak eta baldintzak1. Laguntzak eskualdeen artean modu orekatuan banatuko direla ziurtatzeko, eskualde bakoitzean biztanle gehien duen udalerria bakarrik izan daiteke onuradun, Estatistikako Institutu Nazionalak (INEk) argitaratutako azken errolda ofizialeko datuen arabera.
2. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun izateko, udal eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztuko du.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuLaguntzak ematea Gipuzkoako mankomunitateek edo garapen agentziek jarduteko dituzten hamar eskualde-eremuetako (hiriburua alde batera utzita, turismoa erakartzeko ahalmen handia baitu) biztanle gehien dituzten udalerrien potentzial turistikoa bultzatzeko gabonetan. Dirulaguntza horiek Turismo Zuzendaritzaren lurralde-gobernantzaren ereduaren barruan sartzen dira eta hurbileko turismoa sustatzen duten ingurune erakargarrien sorrera sustatzea dute helburu.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan. Hala, diruz lagunduko dira udalerriko gabonetako apainketa-gastuak, hala nola argiztapen apaingarria eta espazio publikoetako apaingarriak. BEZa ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko, berreskuratu edo konpentsatu ezin den zatia izan ezik (kasu horretan, erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da).
Udal onuradunek beste batzuekin hitzartu dezakete dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Ezin izango da inola ere birkontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua gehitu eta haren edukiari balio eran tsi rik ez dakarkion jarduerarik.
Laguntzen zenbatekoaA. Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak
B. Dirulaguntza zuritu eta ordaintzea
Udal onuradunek diruz lagundutako jarduera egin izana eta sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte, beranduenez 2026ko otsailaren 28an.
Dirulaguntza ordainduko da zuriketa kontua aurkeztu ondoren, honako agiriak erantsiz:
Laguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko epeaGipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak - Turismoa 2025 - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia), dirulaguntzen atarian sartuz, eskuragarri dagoen eskabidea betez, proiektuaren memoria eta aurrekontua edo fakturak aurkeztuz.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpenaGAO 197 zk, 2025eko urriaren 15ekoa
Harremanetarako pertsonakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.