Eskualdeetako turismo eragileentzako dirulaguntza izendunak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Turismo

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako jarduera turistikoaren sustapena

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Dirulaguntza eskaera arautua, behar bezala beteta (eskaerako lehenengo urratsa da)
  • Urteko dinamizazio-planaren memoria xehatua. Bertan, lanaldi osoan eta dedikazio esklusiboarekin turismo-arloko arduraduna nor den identifikatuko da, eta haren eginkizunak zehaztuko dira (lanaldi partzialeko pertsona batzuek lanaldi oso bat osatzen badute turismo arloan, pertsona horiei buruzko informazio bera zehaztuko da)
  • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua
  • Turismo Zuzendaritza Nagusiak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeari uko egiten badio, eskatzaileak betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena, 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horrekin batera aurkeztu beharko da emakume eta gizonen berdintasunaren legeari buruzko aitorpena ere. Biak eskaera orrian bertan daude.
Hartzaileak

Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko aurrekontuetan dirulaguntza izendun bat esleituta daukaten eskualdeetako turismo eragileak

Eskaerak aurkezteko epea

2025eko martxoaren 14 arte (hau barne),

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Isiltasun ezeslea.

Departamentua/Zerbitzua Turismo
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)