- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
5. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak enpresa pribatuentzat
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-03-14 - 2025-04-14
- Arloa: Hizkuntza Berdintasuna
Deskribapena:
HelburuaInformazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak garatzea, euskaraz sortutako edukiei zabalkunde handiagoa emateko.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiakInformazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak pertsona fisiko edo entitate juridiko profesional pribatuentzat.
Laguntzen zenbatekoa135.945,00 €
HartzaileakEnpresa pribatuek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Enpresaren kontzeptuaren barruan sartzen dira enpresaburu individual edo autonomo diren pertsona fisikoak.
Laguntza eremuak
a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.
b) Software tresnak euskaratzea.
c) Nerabe eta gazteen aisialdirako edukiak sortu eta hedatzea helburu duten egitasmoak: bideo tutorialak, lehiaketak edo blogak biltzen dituzten ekimenak.
d) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.
e) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.
Baldintzak
- Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira.
- Hedatzen diren edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.
-
Internet bidez zabaltzeko edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.
- Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
- Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
- Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
- Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
2025eko apirilak 14, 23:59
Eskaerak aurkezteko lekua
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena
6 hilabete
Administrazio-isiltasunaren efektuakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/03/13/c2501638.pdf
- Imanol Haro Solaberrieta
- 943112108
- dirulaguntzak_hbzn@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.