Kostaldeko udalei Gipuzkoako hondartzen kudeaketa integrala helburu duten jarduketak egiteko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

25.000 biztanletik beherako kostaldeko udalerrietako Udalei, hondartzen kudeaketa integrala helburu duten jarduketetarako dirulaguntzak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diruz lagunduko daitezkeen jarduerak izango dira hondartzen kudeaketa integrala helburu duten jarduketa guztiak; zehazki: 

1. Garbiketa eta hondakinen kudeaketa

a. Hondartzen eta eragindako inguruneen garbiketa.

b. Hondakinen kudeaketa (garraioa eta azken kudeaketa).

c. Hondartzen egokitzapen morfologikoa.

2. Salbamendu- eta sorospen-zerbitzuaren kudeaketa

a. Zerbitzua kontratatzea

b. Salbamendu- eta sorospen-zerbitzuetarako eraikinak eta instalazioak.

c. Komunikazioa

d. Jardueren koordinazioa

3.Azpiegitura eta ekipamenduak

a. Hondartzetako mugaketen, erreserben, atxikipenen, baimenen eta emakiden kontrola eta jarraipena.

b. Hornidura-sareen eta tasen kudeaketa (energia eta edateko ura).

4. Informazio eta sentsibilizazio zerbitzuak

5. Agenteen plangintza eta koordinazioa

6. Kalitate eta ingurumen ziurtagiriak

7. Beste inbertsio eta gastu batzuk

Laguntzen zenbatekoa

Deialdi honetan emango den dirulaguntzaren zenbateko osoa 700.000,00 euro izango da, udalerrri bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbateko hauekin:

  • Hondarribia: 72.624,50 € 
  • Orio: 118.448,44 € 
  • Zarautz: 281.893,44 € 
  • Getaria: 9.507,23 € 
  • Zumaia: 48.858,45 € 
  • Deba: 113.028,43 € 
  • Mutriku: 55.639,49 € 
Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta, deialdiaren xedearekin zerikusia duten gastuak egingo badituzte: 

  • Mutrikuko Udala.
  • Debako Udala.
  • Zumaiako Udala.
  • Getariako Udala.
  • Zarauzko Udala.
  • Orioko Udala
Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

  1. Memoria teknikoa. Bertan, dirulaguntza honen xedearen barruan egin nahi den jarduera-plana zehaztuko da, oinarri arautzaileen lehenengo oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (I. eranskina). Zehazki, hondartzen kudeaketa integrala helburu duten jarduketen zerrenda.
  2. Memoria ekonomikoa, dirulaguntzaren xede diren jardueren aurreikuspena jasotzen duena, zerbitzuen aurrekontu xehatua adierazita, partiden arabera banakatua. 
  3. Dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko eredua beteta. 
Eskaerak aurkezteko epea

2025eko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako (oinarriak dagokion onespen erabakiaren I. eranskinean jasota daude), eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak derrigorrez internet bidez aurkeztuko dira. Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat,  horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz aipatutako, irailaren 28ko, 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen den moduan

Araudi aplikagarria

Kostaldeko Udalei Gipuzkoako hondartzen kudeaketa integrala helburu duten jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia (GAO Aldizkaria 2025-09-11, 173 Zenbakia)

Ebazpen Epea

Dirulaguntza hauen ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)