Sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko dirulaguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzak, sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko.

Deskripena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuak

Diruz lagungarri izango dira:

  1. Itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea. Lehorreko pilaketa fokuak garbitzeko jarduerekin batera, etorkizunean egin ahalko liratekeen isuriei aurre egiteko prebentzio neurriak ezarri beharko dira, hala nola itxiturak, disuasio-elementuak edo kartelak.
  2. Zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko edo horiek ibai-ingurura ez iristeko elementuak jartzea.
Eskaerak aurkezteko epea.

2024ko martxoaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (47. zenbakia) argitaratutako deialdiaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Entitate onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate hauek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako dirulaguntzak:

  • Udalak.
  • Hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateak edo, hala badagokio, horien mendeko sozietate instrumentalak.
Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabidea, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Diru-laguntzen atarian sartu eta horretarako prestatutako berariazko inprimakia beteko da.

a) Garatu beharreko jardueraren deskribapen-memoria. Memoria horretan, gutxienez, honako deskribapenak jasoko dira: lortu nahi diren helburuak, problematika, abiapuntuko egoera eta garatu beharreko jarduketa, lanen kokapena plano batean, jardungo den eremuaren luzera edo azaleraren zenbatekoa eta hondakinak biltzeko potentzialaren zenbatekoa, tonatan. Guzti horrekin batera, argazki-erreportaje bat aurkeztuko da.

b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, kontu-sailen arabera banakatua. Balioetsiko da aurkeztutako  banaketa eta zehaztapena.

c) Lehorreko espazioetan aurkitutako zaborren pilaketa fokuak jasotzea helburu duten jarduketek, lur horien titulartasun publikoa egiaztatu beharko dute.

d) Modu laburrean azalduko da diru lagundutako proiektuak edo jarduerak genero-ikuspegia nola txertatzen duen (bai erakunde eskatzailearen helburuen eta jardueren artean, bai dirulaguntza eskatzen den proiektuan edo jardueran genero-ikuspegia diagnostikatuz edo ebaluatuz).

e) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du.

f) IV a) Eranskina, dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta.

g) Hala badagokio, I. eranskineko 7. oinarrian zehaztutako irizpideak egiaztatzen dituzten egiaztagiriak.

h) Hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateen mendeko sozietate instrumentalek arestian aipatutako dokumentazioaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko dute:

  • Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
  • Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren.
Betebeharrak

1. Diruz lagundutako jarduerari buruz informazioa eman, publizitatea egin edo propaganda zabaltzen denean, EAEko bi hizkuntza ofizialetan egingo da, bien berdintasuna zainduz.

Informazio, publizitate eta propagandako ekintzetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren lankidetza jakinarazi beharko da, bere irudi arauak zainduz betiere. Generoaren ikuspegia ere kontuan hartuko da; eta, horrenbestez, ez da diskriminazio elementurik erabiliko ez hizkuntzan ez irudietan.

2. Entitate onuradunak genero-ikuspegia kontuan hartu beharko du. Dokumentazio, publizitate, irudi edo materialetan hizkera ez-sexista erabiliko da, sexu-estereotipoak edo emakumeak diskriminatzen dituzten irudiak saihestuko dira, eta sustatuko den irudiak beti izan beharko ditu balore gisa berdintasuna, presentzia orekatua, dibertsitatea, erantzunkidetasuna, rol aniztasuna eta genero identitatea.

Nolanahi ere, horri buruz indarrean dagoen araudia bete beharko da; zehazki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikulua, dirulaguntzak ematean genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, eta martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duena. Azken horri dagokionez, bereziki garrantzitsuak dira 3.,17. eta 19.4 artikuluak, printzipio orokorrak betetzeari buruzkoak, egindako estatistika eta azterlanetan kontuan hartu beharreko betebeharrei buruzkoak eta hizkuntzaren eta zuzenean edo zeharka sortutako euskarri guztien erabilera inklusibo eta ez-sexistari buruzkoak..

Era berean, 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 10. Artikuluaren arabera, erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasunerako administrazio-unitate espezifikoak izan beharko ditu, edo, halakorik ezean, Berdinbidea ekimenaren parte izan beharko du (Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da, berdintasun-arlorik ez duten 10.000 biztanletik beherako udalei aholkularitza eta dinamizazioa emateko).

3. Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak oro har ezarritako betebeharrak eta oinarri hauetatik eratorritakoak betetzeaz gain, entitate onuradunek diruz lagundutako jarduera egokiro eta erabat gauzatzeko behar diren tramiteak egin eta baimenak lortu beharko dituzte, eta hori guztia lanei hasiera ematen zaienetik behin betiko hartzen diren arte.

4. Diruz laguntzen diren jardueren ondorioz bildutako edo sortutako hondakinak ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz kudeatuko dira.

Hondakin arriskutsuak (adibidez, amiantoa) edo bereziak biltzen badira, horien kudeaketa dagokion araudia betez egin beharko da, eta erakunde eskatzailearen ardura izango da hori horrela dela ziurtatzea. 

5. Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatuta lan egin behar dute, jarduketak bere xedea bete dezan. Horretarako, solaskide bat hautatuko dute, unean-unean erabakiak adostu eta hartzeko behar adinako gaitasuna izango duena.

Ebazpena jakinarazteko epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Ordainketa eta zuriketa

Dirulaguntzaren  ordainketa laguntzaren oinarri den jarduketa betetzearen baldintzapean egon da, eta ordainketa bakar batean egingo da dirulaguntzaren zenbateko osoarekin, behin, deialdiaren urtearen urriaren 31ren aurretik dokumentazio zuritzailea aurkeztuta.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, eta foru arau hori garatzeko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartuak).
Udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei, sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.

Internetera Sarrera

http://www.gipuzkoa.eus/subvenciones

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)