- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
EGILE Sariak: Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzera zuzenduak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
Helburua"Egile" Sariak, sorkuntza artistikoari bideratutakoak.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1. 20003 Donostia-San Sebastián
943113343
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
"Egile" Sariak, sorkuntza artistikoari bideratutakoak.
Sarien zenbatekoaDeialdi honetan bost mila (5.000) euroko 20 sari emango dira honako arloetan banatuko direnak:
- Literatura eta grafikoaren arloan:, guztira, 5.000 euroko 8 sari.
- Eduki digitalen arloan, guztira 5.000 euroko 2 sari.
- Arte eszenikoen arloan: guztira 5.000 euroko 4 sari.
- Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 5.000 euroko 6 sari.
Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.
Arlo bakoitzeko beken kopurua handitu ahal izango da arlo batean soberakinak badaude.
Sariak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoentzat dira:
- Aipatutako arte arloren batean sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzea.
- Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izatea (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.
- 2025 urteko urtarrilaren 1ean 18 urte beteta izatea.
- Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.
Laguntza hauek eskatzeko epea apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.
(Hau da, orrialde honetan bertan dagoen "Egin ezazu zure eskaera internet bidez" atalean sartuz)
Eskabide formularioarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a)Kreazio proiektuaren dosierra.
b)Egingo den obraren lagina.
Literatura eta grafikoaren arloan:
— Komiki gidoiaren proiektuetan: gidoiaren 6 orrialde formatu digitalean.
— Komikia sortzeko proiektuak (gidoia eta marrazkia): 6 orrialde amaituta, horietako bat, gutxienez, azken akaberakoa, formatu digitalean.
— Ilustrazio liburu edo ilustratutako liburuen proiektuak: 6 ilustrazio, formatu digitalean.
— Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotuotako entsegu proiektuak: 10 orrialdeko lagina, formatu digitalean-.
Eduki digitalen arloan:
— Eduki digital originalak sortzeko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.
Arte eszenikoen arloan:
— Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.
— Aurkezpen eszeniko baten testua sortzeko proiektuak: testuaren 6 orrialde, formatu digitalean.
Plastikako eta ikusmen arteko arloan:
— Arte arloko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat, euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.
— Ikasketa edo erakustea proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.
c)Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanen lagina.
d)Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
Nolanahi ere, dirusariak kudeatzen duen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.
Proiektuaren memoria ezin da zuzendu. Hala ere, dirusariak kudeatzen dituen organoak egoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.
Arlo bakoitzean puntuaziorik handiena lortzen duten proiektuei emango zaizkie sariak. Puntuazioa honako balorazio irizpideen arabera lortuko da:
a) Eskatzailearen adina, gaztetasuna lehenetsiz: gehienez, 5 puntu.
b) Proposamenaren, egutegiaren eta lan programaren zorroztasuna eta zehaztasun maila: gehienez, 5 puntu.
c) Proiektu artistikoaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: gehienez, 10 puntu.
d) Proiektuaren bideragarritasuna, metodologia eta kronograma barne: gehienez, 5 puntu.
e) Lankidetza maila inguruko pertsonekin eta eragileekin: gehienez, 5 puntu.
f) Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanak: gehienez, 10 puntu.
g) Genero berdintasunaren aldeko gaiak eta irudiak sartzea: gehienez, 5 puntu.
h) Euskarak proiektuan duen presentzia baloratuko da: gehienez, 5 puntu.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarriak 2021eko abuztuaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta deialdia 2025eko martxoaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue.
Informazio osagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
- Javier Sanchez
- 943112880
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.