- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
KULTURA ESKOLA: Gipuzkoako ikastetxeei arte eta kultura jarduerak egiteko zuzendutako dirulaguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-06-16 - 2025-09-26
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Kultura Eskola katalogoko arte eta kultur jarduerak ikastetxeetan antolatu eta gauzatzeko.
DeskribapenaGipuzkoako ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Kultura Eskola katalogoko arte eta kultur jarduerak ikastetxeetan antolatu eta gauzatzeko.
Kultura Eskola katalogoa online kontsulta daiteke helbide honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultura-eskola/jarduera-katalogoa
HartzaileakEskaera egiten duten Gipuzkoako Ikastetxeak, publiko nahiz itunpekoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edota Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH) ikasketak eskaintzen dituztenak, Eusko Jaurlaritzaren zerrenda ofizialean hala azaltzen badira.
Dirulaguntzen zenbatekoaParte hartzen duen ikastetxe bakoitzari gehieneko dirulaguntza zenbateko bat esleituko zaio, modu honetara kalkulatuko dena:
1. Aldundiak deialdirako onartu duen aurrekontua parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle guztien kopuruagatik zatituko da (horretarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) edo Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) mailetan matrikulatutako ikasleak hartuko dira kontutan).
2. Kopuru hori ikastetxe bakoitzeko DBH eta OLH mailetan matrikulatutako ikasle kopuruarekin biderkatuko da. Horren emaitza izango da ikastetxe bakoitzari dagokion gehieneko dirulaguntza
Diruz lagunduko den gastua, ikastetxeak jardueren arduradunei ordaindutako prezioaren %90ekoa izango da gehienez (BEZ barne). Jarduera bakoitzeko ordaindutako prezioak ezingo du gainditu Kultura Eskola katalogoan azaltzen dena
Ez dira inola ere diruz lagunduko jarduerekin lotutako bestelako gastu zuzenak edo zeharkakoak.
Deialdi honetara zuzendutako aurrekontua 519.000 eurotakoa da.
Jarduera programa balioztatzeaIkastetxeak eskaerarekin batera, ikasturtean zehar dirulaguntza horrekin egin nahi dituen jardueren zerrenda bidaliko dute aplikazioaren bitartez. Egin beharreko jarduerak indarrean dagoen Kultura Eskola katalogotik hautatu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak egiaztatuko du eskabideek betetzen dituztela dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak, eta ikastetxe bakoitzari dagokion gehieneko dirulaguntza kalkulatuko da 7. oinarri arautzailean zehaztatukoaren arabera.
Organo kudeatzaileak ikastetxe guztiek aurkeztutako programak aztertuko ditu, aurkezten diren hurrenkeraren arabera programa horiek balioztatuko ditu eta ikastetxeari jakinaraziko zaio, bakoitzari dagokion dirulaguntzaren %60 aurrerakin gisa ordaintzeko proposamena egitearekin batera.
Dirulaguntzak ahalik eta proposamen artistiko eta kultural gehienen onuragarri izan daitezen, zerbitzu kudeatzaileak mugatu ahal izango du, bere proposamenean, katalogoan jasotako proposamen bakoitzak deialdi bakoitzean gehienez izan dezakeen jarduera kopurua; horretarako, kontratu txikirako indarrean dagoen gehieneko zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat.
Organo kudeatzaileak programa balioztatu ondoren, ikastetxe bakoitzaren ardura izango da onartutako jarduerak antolatzea, horretarako jardueren sustatzaileekin harremanetan jarri eta haiekin adostuko ditu jardueren datak eta antolaketaren xehetasunak.
Halaber, ikastetxe bakoitzaren ardura izango da jardueren prezio osoa beren sustatzaileei ordaintzea.
Jarduerak 2025-2026 ikasturtean zehar gauzatuko dira, eskolako ordutegiaren barnean eta ikastetxeko irakasleen arreta eta gainbegirapean.
Beste betebehar batzuk dira:
- Zuriketak behar bezala aurkeztea.
- Jardueren publizitatea egingo balitz Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza adieraztea.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Eskaerak, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, alegia hemen bertan, "Egin ezazu zure eskaera webgune honen bidez" atalean sartuz.
Egitasmoaren kudeaketa errazte aldera ikastetxe bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 16an irekiko da eta irailaren 26an amaituko da.
Dirulaguntzaren ordainketaDirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- %60 aurrerakin gisa, jarduera programa balioztatzerakoan.
- %40 behin jardueren justifikazioak jasotzen direnean.
Ikastetxeak, behin jarduerak gauzatu ondoren, dirulaguntzaren ordainketa eskaera egingo du, honako dokumentuak aurkeztuz:
a) Egindako jardueraren eta lortutako emaitzen memoria xehatua, eta, sexuaren arabera bereizitako partaidetza datuak, bai eta datu horien azterketa eta interpretazioa ere.
b) Jarduerak garatu dituzten eragileei egindako ordainketen zerrenda, hartzekoduna identifikatuta, baita dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data, eta hala badagokio, ordaintzeko data ere. Aurreikusitako jarduerarekiko desbideratzerik izan bada, adierazi eta azaldu egingo dira.
c) Egindako ordainketen egiaztagiriak.
d) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
e) Egindako jardueraren egiaztapen eta lekukotza gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa.
f) Gipuzkoako Foru Aldundiak egiaztatuko du diruz lagundutako erakundeak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Erakundeak ez badu nahi Aldundiak egoera hori egiaztatzea, hala adierazi beharko du eskabidean, eta berak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.
Dirulaguntza hauen zerbitzu arduradunak egiaztatuko du dirulaguntza behar bezala justifikatu dela, bai eta jarduera gauzatu eta dirulaguntza ematearen helburua bete dela ere, eta txostena idatziko du Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez dirulaguntzari buruzko azken ordainketa onartu dezan.
Araudi aplikagarriaHemen adierazitakoa laburpen soil bat da. Oinarrietan eta deialdian daude arauak eta zehaztapen guztiak. 2022ko ekainaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratu dira: Foru Diputatuen Kontseiluak 2022ko maiatzaren 24an onartutako Kultura Eskola programaren dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak. Eta deialdia, 2025eko apirilaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratua.
Erlazionatutako beste arautegi batzuk dira:
- 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta horren Erregelamendua, 24/2008 Foru Dekretuak –apirilaren 29koak– onetsia.
- Era berean, aplikatuko da Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EE) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa.
- Dirulaguntzen kontrol finantzarioa egingo da, 4/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak, VII. tituluko bosgarren kapituluan ezartzen duenaren arabera.
- Isabel Lejardi
- 943112799
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.