Irabazi asmorik gabeko kultura erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoan garatzen diren kulturaren edozein arlotako programak finkatzeko
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua.
Elibira Zipitria 1 - 20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
Diru laguntza hauen Gipuzkoan garatzen diren kulturaren edozein arlotako programak finkatzea da eta irabazi asmorik gabeko kultura erakundeei zuzentzen zaie.
Programak denbora esparru jakin batean garatuak eta helburu zehatz batzuekin eta jarduera zehatz batzuekin planteatuko dira
Diru laguntza lerro honen izaera finkatzailea dela eta, ezingo dute eskuratu azken hamar urteetako bost edo gehiagotan Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaren bat jaso duten programak, gainontzekoak finkagarriak direla ulertuko da.
HartzaileakLaguntza hauek Elkarteen edo kooperatiben erregistro publikoren batean dauden eta jarduerak Gipuzkoan egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeek eskatu ahal izango dituzte, nahiz eta egoitza soziala edo fiskala Gipuzkoatik kanpo izan.
Jardueraren zati bat Gipuzkoatik kanpo egiten bada, zein de zehaztu eta urrekontua proporzionalki doitu beharko da.
Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko bere eginbeharretan, deialdia amaitzen den egunerako.
BaldintzakDirulaguntza jasoko duen programak edo jarduerak baldintza hauek bete beharko ditu:
Irizpide orokor gisa, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitekeen programa garatzeko aurreikusitako gastuen % 70a, ezta ere eskatzaile bakoitzeko 12.000 euro, edo Gipuzkoko Foru Aldundirari eskatutako zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbateko osoa hautatutako proiektu guztien artean lortutako puntuazioaren arabera bana tze aren ondorioz erakunde eska tzai leak jaso beharreko kopurua ez bada eskatutako zenbatekoaren % 50 baino handiagoa, emakida ezetsi egingo da, proiektuaren bideragarritasuna arris kuan dagoela ule tzen baita, eta kopuru hori hautatutako gainerako proiektuen artean banatuko da.
Aurkeztu behar diren agiriakDirulaguntza hauen eskaerak egiteko epea 20 egun baliodunak izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaeran sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue: Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zkia, 2021-04-29
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.