Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako diru laguntzak


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-02-12 - 2025-03-12
  • Arloa: Lurralde oreka

Deskribapena:

Helburua

Landa ingurunean bizi direnen bizi kalitatea hobetzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietara iristeko landa bideak hobetuz.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Orokorrean, diruz lagundu ahal izango dira laguntza deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako inbertsioak. Dena dela, aurreko urtean egindakoak ere lagundu ahal izango dira, hiru kasu hauetan:

1-Urte horretan ez bazen deialdirik egin edo, kasua bada, egindakoa bertan behera utzi bazen.

2. Urte horretako deialdian dagokion biderako laguntza eskaera aurkeztu bazen eta dirulaguntza jaso gabe geratu bazen aurrekontu baliabideen faltagatik.

Aurreko bi kasuetako (1 eta 2) proiektuak dituzten eskatzaileek eskaera berri bat egin beharko dute deialdi berrian parte hartu nahi izan ezkero.

3. Aurreko urteko deialdiko eskaeren aurkezpen epea amaitu ondoren gertatutako aparteko euriteek edo beste hondamendi naturalek bidean eragindako egiturazko kalteak konpontzeko kasuetan, konponketa horiek premiazkoak zirenean erabiltzaileentzako arriskua zegoelako.

Diruz lagundu daitezke landa bideak eraiki, egokitu, konpondu, hobetu eta seinaleztatzeko lanen kostuak.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagundu daitekeen kontzeptua da, entitate onuradunak benetan ordaindu badu; inoiz ez da gastu lagungarritzat hartuko ondoren berreskuratu edo konpentsatu egin daitekeenean.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuetako gutxieneko inbertsioa (aurrekontua) dagokion deialdian ezarriko da.

Entitate bakoitzak eskaera bakarra egingo du, eta bertan sartuko ditu laguntzeko eskatutako bideak. Deialdi bakoitzera bost proiektu aurkeztuko dira gehienez. Proiektuak banan bana baloratuko dira landa bide bakoitzari dagokionez. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
  • Landa bide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigonatzea.
  • Nekazaritza ustiategietara doazen landa bideak konpontzea, egokitzea eta hobetzea.
  • Landa bideak eta nekazaritza ustiategietarako sarrerak seinaleztatzea 
Baztertutako inbertsioak.

Ez dira diruz lagunduko aurreko puntuko jarduketekin lotutako proiektuen idazketagatik eta obren zuzendaritzagatik ordainduko diren ordainsariak.  

Dirulaguntzen zenbatekoa

Entitate eskatzaile bakoitzari 35.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko. Dirulaguntza zuzena izango da.

Onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eta tokiko erakunde txikiek (landa bideen titularrak edo bideen erabilera publikoa egiaztatzen dutenak), jaso ahalko dituzte oinarri hauetan erregulatutako laguntzak, baldin eta betetzen badute, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan, onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izateko ezarritako betebeharra.

Erakundeak erantzukizuneko aitorpena egingo du onuradun izaera lortzeko ezinbesteko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Eskaerak aurkezteko modua

Derrigorrez Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da, diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, eta horretarako dagoen inprimaki berezia erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea

2025eko deialdian landa bideetarako inbertsioak finantzatzeko laguntza eskaerak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik 20 laneguneko epean aurkeztu beharko dira.

Deialdia

GAO22 arrunta 2or. 

Oinarri arautzaileak eta informazio osagarria

GAO 22 arrunta 2or. 

Mikel Nuñez: 943 113537   mikelnunez@gipuzkoa.eus

Eider Amezua: 943 337555   eamezua@gipuzkoa.eus

 

 
Departamentua/Zerbitzua Lurralde oreka
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)