Gipuzkoako L.H.ko udalerrietako hiri-eremuak leheneratzeko edo hobetzeko dirulaguntzak


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-01-01 - 2025-10-28
  • Arloa: Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Helburua

Hiri-eremuak leheneratzeko eta/edo hobetzeko esku-hartzeak finantzatzea, lurralde-kohesioari laguntzeko.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diruz lagunduko dira hiri-eremuak berreskuratzeko eta/edo hobetzeko azterlanak eta proiektuak idaztearen ondoriozko gastuak, bai eta espazio publikoa hobetzeko obrak edo instalazioak gauzatzearen ondoriozkoak ere, edo jarduera komunitario eta sozialei lotutako interes publikoko zuzkidurak eta/edo erabilerak ezartzearen ondoriozkoak, lurralde-kohesioa lortzen laguntzen dutenak.

Laguntzen zenbatekoa

Oinarri hauetan aurreikusten diren laguntzen gehieneko zenbatekoa hau izango da: deialdiari dagokion ekitaldirako aurreikusitako gastuaren % 50; eta, edonola ere, muga hau izango da: udal onuradun bakoitzeko, hogeita bost mila euro (40.000 €).

Hala ere, lehen adierazitako ehunekoa % 50era igoko da 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan, % 75era 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan, eta % 90era 500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan; nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa adierazitako kopuruan mantenduko da.

Eskaera guztiak ebatzi ondoren ez bada gehienezko aurrekontu-mugara iristen, soberako zenbatekoa dirulaguntzaren onuradun diren udalen artean hainbanatuko da. Kasu horretan eta salbuespen gisa, gehieneko zenbatekoa 40.000 €-tik gorakoa izan daiteke, eta inoiz ez egindako lanen prezioa baino handiagoa.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eskatu ditzakete dirulaguntza hauek.

Udalerritzat hartuko da 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki entitatea.

Baldintzak

Eskaeraren xede diren jarduketak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi beharko dira, eta 2025eko abenduaren 13a baino lehen amaitu eta justifikatu beharko dira.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerei honako dokumentu hauek ere erantsi behar zaizkie: 

  • Dagokion udal organo eskudunak 6.2 oinarriari jarraiki dirulaguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
  • Dirulaguntzaren xede diren jarduketen (azterlanak, proiektuak, obrak, instalazioak, etab.) ondoriozko gastuen guztizko zenbatekoa zehazten duen aurrekontua.
  • Oinarri hauetan ezarritako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzen eta egiaztatzen duen memoria teknikoa (9. oinarria).
  • Dirulaguntzaren xede diren lanen kontratazioa esleitu zuen udal-erabakiaren ziurtagiria.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskabidea, deialdian ezartzen diren Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa Internet erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia betez.  Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak arau hauek erregulatuko dituzte: oinarri hauek; 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; foru arau hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudia.

Departamentua/Zerbitzua Lurralde Antolaketa
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)