Gipuzkoa Digitala: Gipuzkoako enpresetako zibersegurtasuna


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2025-09-16 12:00
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasunaren ezarpena bultzatzea.

Onuradunak

Gipuzkoan kokatutako ETEak izango dira erakunde onuradunak, baldin eta erauzketako, eraldaketako edo produkzioko industria jarduerak, aurrekoen produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako jarduerak eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen arlokoak egiten badituzte.

Baldintza hau Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan enpresak alta egoeran duen epigrafearekin egiaztatuko da.

 

Ekintzak

Honako lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzea:

  • Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasun plan bat idaztea.
  • Zibersegurtasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea.
  • Zibersegurtasun arloko araudira edo gomendioetara egokitzea.

Ez dira diruz lagunduko hardware eta software kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.

 

Balorazio irizpideak

Norgehiagokarik gabe.

 

Baldintzak
  • Erakunde bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu.
  • Azken hiru urteetan antzeko lanak finantzatzeko dirulaguntza jaso duten zibersegurtasun lanak ez dira diruz lagunduko.

 

Zenbatekoa
  • 50 enplegu baino gutxiagoko enpresak: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60.
  • 50 eta 249 enplegu arteko enpresak: diruz lagun daitezkeen kostuen % 50.
  • % 15 gehiago, baldin eta eskaera aurkeztu aurretik autodiagnostikoaren analisia egin bada, ZIUR Fundazioak sustatutako metodologiaren arabera.
  • Gehieneko dirulaguntza enpresa bakoitzeko: 15.000 €

 

Ordainketa
  • Aurreratzeko aukera.
  • Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean.

 

Hasiera

Dagokion deialdiaren urtean.

 

Deialdia

GAO 50 zk., 2025-03-14

 

Berria

Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.