- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Talentua Ernatu Programa: TEK
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-07-01 - 2025-07-30 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako enpresentzat talentua erakartzeko metodologien eraldaketa errazten duten etorkizuneko produktu eta/edo prozesuen garapen berritzailea.
Onuradunak- Gipuzkoan kokatutako enpresak
- Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko entitateak
I+G proiektuak
Balorazio irizpideak- Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: gehienez 40 puntu
- Inplementazioaren kalitatea eta eraginkortasuna: gehienez 25 puntu
- Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: gehienez 35 puntu
- Laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu
- Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko
- Bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino ikerketa industrialerako (% 10 gehiago enpresa ertainentzat, % 20 gehiago txikientzat, %15 lankidetza eraginkorra edo proiekturen emaitzak hedatzen badira)
- Garapen esperimentalerako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25 arte (% 10 gehiago enpresa ertainentzat, % 20 gehiago txikientzat, %15 lankidetza eraginkorra edo proiekturen emaitzak hedatzen badira)
- Proiektu indibidual bakoitzeko gehienekoa: 50.000 €
- Lankidetza proiektuetarako gehienekoa: 70.000 €
- BEZik ez
- Aurrerakina aurreratzeko aukera
- Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.
Deialdia BerriaOrdezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Lourdes Urrutia
- 943113989
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.