Mugikortasun berriarekin lotutako demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena bultzatzea (elektromugikortasuna, karga azpiegitura eta eroanbide autonomoa)
OnuradunakMugikortasun berriaren edo energia biltegiratzearen esparruan Gipuzkoan ezarpen pilotuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko enpresak eta/edo erakundeak.
EkintzakHelburua da teknologia horien esperientzia pilotuak garatzea eta sistematikoki aztertzea teknologia horien erabilera, batez ere berrikuntza ekosistema ireki batean, benetako eta eguneroko testuinguruetan, baliozkotze teknikoa eta lotutako negozio eredua egiteko.
Balorazio irizpideakProiektuen balorazioa %70etik gorakoa bada eta aurrekontua agortzen bada, banaketa proportzionala egingo da proiektuen artean.
BaldintzakBanakako edo lankidetzako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.
Laguntzak soilik aplikatuko dira eragin pizgarria badute.
ZenbatekoaEhuneko horiek kostuen % 80raino igo ahal izango dira gehienez, baldin eta:
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.
Deialdia2025eko deialdia: GAO 55 zkia, 2025eko martxoaren 21a.
Oinarri bereziak: GAO 63 zkia, 2022ko apirilaren 1a.
Oinarri arautzaileak: GAO 107 zkia., 2020ko ekainaren 9a.
Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.