Berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo ekoizpen-prozesu berriak sortzera edo nabarmen hobetzera bideratuak, MUBIL estrategiak mugikortasun berriarekin zehaztutako esparruekin
OnuradunakGipuzkoan diharduten enpresak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako irabazi asmorik gabeko erakundeak.
EkintzakGarapen esperimentaleko proiektua, prototipoak sortzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatzea eta baliozkotzea barne hartu ahal izango duena, funtzionamenduaren benetako baldintzak adierazten dituzten inguruneetan, betiere helburu nagusia funtsean finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei hobekuntza tekniko berriak ematea bada.
Balorazio irizpideakDirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.
Deialdia2025eko deialdia: GAO 55 zkia, 2025eko martxoaren 21a.
Oinarri bereziak: GAO 63 zkia, 2022ko apirilaren 1a.
Oinarri arautzaileak: GAO 107 zkia., 2020ko ekainaren 9a.
BerriaOrdezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.