- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoa Digitala Programa: Produktu 4.0
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-24 - 2025-06-02 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaBerrikuntza dakarten fabrikazio aurreratuko eta 4.0 industriako merkatura bideratutako produktu eta aplikazio berrien garapena laguntzea
OnuradunakGipuzkoan lantegiak dituzten eta lurraldean ikerketa, garapena edo berrikuntza egiten duten enpresak.
Ekintzak- Produkzio-prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Konektibitatea
- Konputazioa eta cloud-a
- Errealitate areagotua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Gauzen Internet (IoT)
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurketa aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate-teknologiak
- Adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa (Machine Learning)
- Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: 40 puntu
- Ezarpenaren kalitatea eta eraginkortasuna: 25 puntu
- Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: 35 puntu.
Laguntza izateko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.
Zenbatekoa- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, eta % 60ra iritsi ahal izango da honako baldintza hauek betetzen badira:
- + % 10 enpresa ertaina
- +% 20 enpresa txikia eta mikroenpresa
- +% 15 (ETEen lankidetza, dibulgazioa)
- Gehieneko zenbatekoa: 50.000 €, lankidetzan arituz gero: 60.000 €
- Aurreratzeko aukera ( % 70eraino)
- Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean
Eskabidea aurkeztu ondoren. Izaera pizgarria.
Deialdia BerriaORDEZKARITZA: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Maria Antonia Morales
- 943112216
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.