- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea: Inbertsioak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-03-10 - 2025-04-16
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeei laguntzea, ikerketa- eta inbertsio-proiektuetarako laguntzen bidez.
OnuradunakZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako zentroak (zentro teknologikoak, unibertsitateak, IKZak, BERCak, osasun-ikerketako institutuak, enpresetako I+G unitateak...)
Ekintzak
Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologiko aurreratuetan inbertitzeko proiektuak.
Baldintzak
- Laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu
- Erakunde bakoitzeko proiektu bat aurkeztu ahal izango da gehienez, unibertsitateen kasuan izan ezik, horiek ikerketa-talde bakoitzeko bat izango baitira; Osasun Ikerketa Institutuen kasuan, ikerketa-arlo bakoitzeko bat izango da; eta 350 ikertzaile baino gehiagoko zentroen kasuan, hiru aurkeztu ahal izango dira.
Zenbatekoa
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50era arte inbertsio-proiektuetarako
- Proiektu bakoitzeko gehienekoa: 100.000 €
- Entitate bakoitzeko gehienekoa: 150.000 €
- 200 €-tik beherako gasturik ez
- BEZik ez
Ordainketa
- Aurrerakina aurreratzeko aukera
- Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean
Hasiera
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.
Deialdia
GAO 45 zkia., 2025eko martxoaren 7a
GAO 84 zkia., 2021eko maiatzaren 7a
Berria
Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Maria Antonia Morales
- 943112216
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.