- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea: Gipuzkoa Next
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-03-10 - 2025-04-16 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeei laguntzea, ikerketa- eta inbertsio-proiektuetarako laguntzen bidez.
OnuradunakZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako zentroak (zentro teknologikoak, unibertsitateak, IKZak, BERCak, osasun-ikerketako institutuak, enpresetako I+G unitateak...)
Ekintzak
Sistema Ziberfisiko adimendunetarako teknologiak garatzea: kontrol algoritmoak, eragingailuak, elektronika barneratua, sentsorikoa eta biosentsorikoa.
Balorazio irizpideak
- Proiektuari lotutakoak (45 puntu)
- Ikerketa-zentroari/-taldeari lotutakoak (45 puntu)
- Beste irizpide batzuk (10 puntu). Politika horizontalak: euskara eta berdintasuna
Baldintzak
- Laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu
- Sistema ziberfisiko adimendunetarako teknologien garapenari buruzko proiektuak: kontrol algoritmoak, eragingailuak, elektronika barneratua, sentsorika eta biosentsorika.
Zenbatekoa
- Oinarrizko ikerketarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era arte
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino ikerketa industrialerako (% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)
- Garapen esperimentalerako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25 arte (% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)
- Proiektu bakoitzeko gehienekoa: 160.000 €
- 200 €-tik beherako gasturik ez
- BEZik ez
- Proiektuaren aurrekontu osoaren % 20rainoko zeharkako gastuak aurkeztu ahal izango dira, justifikatu gabe
Ordainketa
- Aurrerakina aurreratzeko aukera
- Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean
Hasiera
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.
Deialdia
GAO 45 zkia., 2025eko martxoaren 7a
GAO 84 zkia., 2021eko maiatzaren 7a
Berria
Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Maria Antonia Morales
- 943112216
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.