Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta tokiko agentzien arteko lankidetza, ETEen berrikuntza teknologikoaren esparruan toki-garapenaren arloko lankidetza-gobernantza bultzatzeko.
FinantzaketaAurrekontua: 100.000 €.
Hartzaileak“BeTek 2025 (Bultzatu Enpresa Txiki eta Ertainen Berrikuntza Teknologikoa)” pilotuaren esparruan Tokiko garapenaren arloan maila anitzeko elkarlaneko gobernantza sustatzeko hitzarmena sinatu duten erakundeak.
Proiektuen baldintzak“Proiektuek BETEK pilotuan ezarritako Lan Planarekin lerrokatuta egon beharko dute.
Agentzia bakoitzak bere plana egin beharko du, Gipuzkoako ETEetan berrikuntza teknologikoa bizkortzeko, BETEK metodologiaren arabera.
Dirulaguntzen banaketaLaguntzak BETEK 2025 hitzarmenean ezarritakoaren arabera banatuko dira.
Laguntza jaso dezaketen kontzeptuakPrograma honen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira BETEK 2025 hitzarmenean ezarritakoak.
Eskaerak aurkezteko epea2025eko urriaren 31a arte.
Laguntzak emateko prozeduraDirulaguntza hauen ezaugarri bereziak direla eta, lehia gabeko konkurrentzia-erregimenean emango dira, entitate interesatuak eskaera egin ondoren, entitate horren egoera kontuan izanda, eta ez da eskaeren arteko alderaketarik egin beharko ez eta lehentasun hurrenkerarik ezarri ere.
Aurkeztu behar diren agiriak«Dirulaguntzen ataritik» sartuko da eskatzailea eskaerara. Eskaerarekin batera, eranskinean dagoen ereduari jarraituz, agiri hauek aurkeztuko dira:
Emandako diru-laguntza BETEK 2025 hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordainduko da.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.