Herritarren partaidetza sustatzeko lurraldeko udalei eta tokiko erakunde txikiei dirulaguntzak


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-01-21 - 2025-03-06 23:59
  • Arloa: Herritarren Partaidetza

Deskribapena:

Helburua

Herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzak ziurtatuta, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko.

Deskribapena eta xede diren jarduketak

Dirulaguntzen xede izango dira herritarren parte hartzea sustatzen duten esperientziak eta eskatzaileak aurkeztuko duen eskaera hurrengo epigrafeetako bati lotu beharko dio (epigrafeen edukiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus 3. oinarri arautzailea):

  • A Epigrafea: Herritarren partaidetza sustatzen duten prozesuak.
  • B Epigrafea: Udalen herritarren partaidetza eredua egituratzeko helburua duten ekintzak, programak eta tresnak.
  • C Epigrafea: Herritarren partaidetzari buruzko prestakuntzari lotutako jarduerak.                   
  • D Epigrafea: Ekintza komunitarioa sustatzeko jarduerak
Entitate onuradunak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke:
a) Gipuzkoako udal eta tokiko erakunde txikiak: bakoitzak bakarka gehienez bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Bi eskaera aurkeztuz gero, udalak eskaera horien lehentasuna bereizi beharko du.
b) Udal taldeak: Taldean aurkezten diren eskaerak erakunde desberdin batek aurkeztutzat hartuko dira. Udal talde batek eskaera bakarra aurkezteko aukera izango du. Taldearen ordezkari edo ahalorde bakar bat izendatu beharko da.
Kasuan kasu, udaleko edo udal taldeko ordezkariak telematikoki tramitatutako eskaerak bakarrik onartuko dira.

Emateko prozedura

Dirulaguntzak norgehiagoka erregimenaren bidez emango dira.

Balorazio irizpideak

Epigrafe bakoitzari balorazio-irizpideen zerrenda bat dagokio (Epigrafe bakoitzaren balorazio azpi-irizpideen edukiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus 7. oinarri arautzailea):

A Epigrafea:

1. Parte hartze prozesuaren diseinuan eta inplementazioan kalitate metodologikoa bermatzea: 50 puntu gehienez.
2. Parte hartze prozesuak kalitate demokratikoko irizpideak kontuan izatea: 17 puntu gehienez.
3. Berrikuntza sustatzeko gaitasuna: 10 puntu gehienez.
4. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen:  5 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesua genero ikuspegiarekin garatzea: 6 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 6 puntu gehienez.
7. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 6 puntu gehienez.

B Epigrafea:

1. Herritarren partaidetza eredu integral eta integratua egituratzeko gaitasuna: 42 puntu gehienez.
2. Etengabeko berrikuntza  sustatzeko eta aldaketak eragiteko gaitasuna: 15 puntu gehienez.
3. Gobernu Irekia sustatzeko gaitasuna: 20 puntu gehienez.
4. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen:  5 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 6 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 6 puntu gehienez.
7. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 6 puntu gehienez.

C Epigrafea:

1. Sustatu nahi den prestakuntzaren edukia: 30 puntu gehienez
2. Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa: 50 puntu gehienez.
3. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen: 5 puntu gehienez.
4. Parte hartze prozesuan  gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 5 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 5 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 5 puntu gehienez.

D epigrafea: 

  1. Proiektuaren edo prozesuaren bideragarritasuna eta berezitasuna: 20 puntu gehienez.
  2. Proiektuaren metodologia: 60 puntu gehienez.
  3. GFAk udalekin batera osatzen duen sarean (Erakunde arteko Espazioan) aktiboki parte hartzea, kontuan harturik erakunde eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen: 5 puntu gehienez.
  4. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 5 puntu gehienez.
  5. Euskararen erabilera sustatzea: 5 puntu gehienez.


Aurrekontua

Guztira, 600.000 euroko aurrekontua dago 2025eko deialdirako honela banatuta: 300.000 euroko aurrerakina 2025ean ordaintzeko, eta gainerako 300.000 euro 2026an ordaintzeko.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Lagundu daitekeen zenbatekoa eta emango den laguntza eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztuko dira, betiere, erabili daitezkeen aurrekontuak aintzat hartuta eta deialdi honetan finkatutako balorazio irizpideei jarraituz.
Dirulaguntzen gehienezko zenbatekoak, biztanleria segmentuaren arabera, deialdiaren 5. artikuluan jasotzen dira.

Bete behar diren epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 6 arte.
Proiektuen exekuzio epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko martxoaren 19a.
Aurrerapen mailaren txostena: 2025eko irailaren 25 arte (% 50eko aurrerakina kobratzeko).
Proiektuak zuritzeko epea: 2026ko martxoaren 19 arte.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak egiteko, egoitza elektronikoan, dirulaguntzen deialdi honi dagokion atalean, dauden formulario guztiak osatu beharko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus):

A. Herritarren partaidetzarako prozesuaren memoria.
B. Prozesuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuak zehatz-mehatz banakatuta.
C. Entitate eskatzailearen adierazpena, xede berarentzat estatuko edo nazioarteko administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik jaso edo haietara eskatutako diru-laguntza, diru sarrera edo baliabideei buruzkoa, orain eskatutakoekin bateraezinak direnak azalduz. Aipatutako adierazpena izenpetzeko aukera eskaera elektronikoan jasota dago. Entitate eskatzaileak ez badu jaso halako diru-laguntza, diru sarrera edo baliabiderik, edo ez badu haietarako eskaerarik egin, hori ere adierazpenean azaldu behar du.
D. Erantzukizunezko adierazpena (eskaera elektronikoan jasotakoa), martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, onuradun izateko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetan sartuta ez egoteari buruzkoa.
E. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenak egikarituz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu, zerga betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarenak beteak dituela ziurtatzeko.
Ez dira aintzat hartuko formularioak bete gabe aurkezten diren eskaerak eta zuriketak. Nolanahi ere, formularioetan nahi den informazio osagarri guztia sartzeko atal bat dago.

Informazio osagarria

Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzako zerbitzuak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntza jasotzen bada, dirulaguntza emateko dekretuan adierazitako aurrekontu konputagarriaren % 100 zuritu beharko da 2026ko martxoaren 19a baino lehen.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak xede bereko beste diru laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

Oinarri arautzaileak

Deialdia

Informazio gehiago

Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendaritza

Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako zerbitzua
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia
partaidetza@gipuzkoa.eus
mgarcia02@gipuzkoa.eus - 943 112 478

Departamentua/Zerbitzua Herritarren Partaidetza
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)