Bakearen eta bizikidetzaren, giza eskubideen errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek garatutako proiektuak egitea
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDiruz lagundu nahi diren proiektuak jarduketa hauetako bati edo batzuei buruzkoak izan beharko dira:
a) Terrorismoaren biktimei eta motibazio politikoko indarkeria-testuinguruetan gertatutako giza eskubideen urraketen beste biktima batzuei eta haien familiei arreta osoa ematea sustatzen duten programak, arreta berezia jarriz laguntza psikologikoan eta sozialean, ekintza terapeutikoekin eta laguntzaren xedearekin bat datozen beste jarduketa batzuekin batera.
b) Biktimen memoria, justizia eta aitorpena sustatzeko programak, hala nola omenaldiak eta ekitaldi publikoak edo terrorismoaren edo motibazio politikoko indarkeria-moten historiarekin lotutako argitalpenak eta azterlanak.
c) Motibazio politikoko indarkeriatik eratorritako giza eskubideen urraketen edo bestelako gertaeren aurkako gizarte-sentsibilizazioa bultzatzeko eta sustatzeko programak
d) Biktimei arreta emateko eta haiek oneratzeko hurbilketa berritzaileak proposatzen edo garatzen dituzten programak, zerbitzuak eraginkorragoak izan daitezen
e) Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzera eta biktimen memoria transmititzera bideratutako materialak sortzea. Bereziki baloratuko dira gazteei zuzendutakoak.
Laguntzen zenbatekoaDirulaguntzaren zenbatekoak ez du 9.000 euroko kopurua gaindituko proiektu bakoitzean.
Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, ezarritako aurrekontua zatitu egingo da 60 puntu baino gehiago lortu duten eskaera guztien puntuen baturaren artean, eta horrela puntuaren balioa aterako da. Ondoren, balio hori proiektu bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da, eta horrela bakoitzari dagokion dirulaguntza aterako da.
HartzaileakHonako hauek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak: legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, betiere euren helburuak dirulaguntzen programaren xedearekin erlazionatuta badaude eta euren jarduerak Gipuzkoan gauzatzen badituzte.
Balioespen irizpideakDeialdian aurkezten diren eskaerak, proiektuan jasotako informazioa kontuan hartuz, baremo honen arabera baloratuko dira:
a) Herritaren parte hartzea, dibulgazio ahalmena eta gizartean eragiteko aukera: 10 puntu, gehienez.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 35 puntu, gehienez.
b.1) Proiektuaren bideragarritasuna (azaltzen ditu proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak, kronograma, metodologia, etab.): 15 puntu, gehienez.
b.2) Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa (beste finantzaketa iturriekiko menpekotasuna, baliabide propioak ematea): 10 puntu, gehienez.
b.3) Proiektua gauzatuko duen taldeko pertsonen gaitasun teknikoa eta eskarmentua: 10 puntu, gehienez.
c) Lan-proposamenean txertatzea giza eskubideen ikuspegia, proiektuaren ekintzak eta lan-metodologia barne: 10 puntu, gehienez.
d) Elkarteen eta/edo udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna (arlo politiko, hezitzaile eta teknikoa, eragile sozialak, eta abar): 15 puntu, gehienez.
e) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, bere eragina balioesteko (sexuaren arabera bereizitako datuez gain, adinaren eta hizkuntzaren erabileraren arabera bereizitako datuekin): 10 puntu, gehienez.
f) Hizkuntza berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean: 10 puntu, gehienez.
g) Genero berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean: 10 puntu, gehienez
Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek 60 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.
Aurkeztu behar diren agiriakBeharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena BAKAR-BAKARRIK egoitza elektronikoan egingo da agertzen diren formularioak betez (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).
Eskaerak aurkezteko eta zuritzeko epea2025. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:
ZURIKETA:
a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.
Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.
b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.
Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.
Emateko prozesuaDiru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.
Aurrekontua2025. urteko deialdi honetarako 60.000 euroko partida baimendu da.
Dirulaguntzen zenbatekoaDirulaguntzaren zenbatekoak ez du 9.000 euroko kopurua gaindituko proiektu bakoitzean.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzezkoa.
Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.
Araudi aplikagarriaDeialdia: 2025ko martxoaren 28ko 60. GAOn
Oharrak Internetera Sarrerahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2025/03/28/be250328.htm
Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza
Itziar Eizaguirre
ieizaguirre@gipuzkoa.eus
943-11-21-40
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Giza EskubideakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.