E eranskina. Afrikan garapen proiektuak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Lankidetza

Deskribapena:

Helburua

Afrikan giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak

Laguntzen zenbatekoa

813.008,00 euro (gutxienez 15.000 €, gehienez 100.000€ proiektuko) 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Afrikan giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.

Hartzaileak

Deialdi honen  xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2025eko otsailaren 25an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri especifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

Baldintzak
  • Entitate eskatzaileen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azalten dira, 3. atalean.
  • Tokiko entitarearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4 atalean.
Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Aurrekontua
c) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
d) Erantzukizunpeko adierazpena, langile guztiek badutela urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa (adingabeekin ohiko kontaktua izatea eskatzen duten proiektuak direnean)
e) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
f) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
g) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
h) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
i) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.

 

Eskaerak aurkezteko epea
  • Hasiera: 2025ko martxoaren 08a
  • Amaiera: 2025ko apirilaren 07, 14:00tan

 

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, aurreko atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera Dirulaguntzen atarian  sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu dirulaguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.

Ebazpen Epea

Sei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluak, 2025eko otsailaren 25ean egindako batzarraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du: GAO 45, 2025ko martxoaren 07koa.

Diru laguntzen ordainketa

Hasierako ordainketa bat dirulaguntza ematen denean. Lehen ordainketaren zenbateko hori onuradun guztientzat ehuneko berdina izango da eta ematen den ekitaldiko aurrekontu kredituaren arabera zehaztuko da, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzari buruzkoak, 32.4 artikuluan ezarritako eran.

Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, dirulaguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Información complementaria

Departamento de Cultura, Cooperación, Juventud y  Deportes
Dirección General de Cooperación Internacional
Plaza Gipuzkoa, s/n. - 20004. Donostia
Tfno: 943 112527
lankidetza@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.