Gordailuan arte eta etnografia esparruan, zaharberritze eta kontserbazio praktikak egiteko beka 2025
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuIrungo Gordailuan dituen zaharberritzeko eremuetan kontserbazio eta zaharberritze praktikak egiteko emango da beka hau.
Laguntzen zenbatekoaBeka, guztira 10.000 eurokoa izango da.
HartzaileakBeka honen eska tzai le izan daitezke Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritzearen arloan prestakuntza rekin, edo arte lanak zaharberritu eta arta tze ko espezialitatearekin),edo Zaharberri tze ko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo antzekoak), kon tse rbazio edo zaharberri tze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.
Baldintzaka) Karrera amaitua izatea beka honen deialdia baino gu txienez urtebete lehenago.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa osa tzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
d) Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik zaharberritze eta kontserbazio arloko beste bekaren bat jaso duten pertsonak.
Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
Eskaera aurkezteko epea 2025eko ekainaren 25ean hasi uztailaren 15ean bukatuko da
Eskaerak aurkezteko lekuaEgoitza elektronikoa: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Ebazpen epea Jaso beharreko dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.