Gipuzkoako lurraldean arkeologi ikerketak egiteko eta zabaltzeko diru-laguntzak 2025-2026


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Helburua

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Kultur Ondareko elementuak ikertzeko, konserbatzeko, birgaitzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak dira, baldin eta elementu horiek aztertzeko metodologia arkeologikoa aplikatu behar bada.

Hartzaileak Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek. Eskaerak aurkezteko epea

30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria: Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik  kanpo duten  pertsonen edo erakunden kasuan.
  • Kontu korrontearen titulartasuna duen agiria. Pertsona edo erakundea eskaitzailaren banku-erakunde ez bada: Kutxabank,Laboral Kutxa,Caixabank,Banco Santander, BBVA, Sabadell Guìpuzcoano, Bankoa, Banco Popular, Caja Rural Navarra, Bankinter.
  • Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)
  • Proiektuaren aurkezpena eta aurrekontua.

  • Material arkeologikoa Gordailuan entregatzeko kompromezua.

Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoaren (Nisae) parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu.

Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
a) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
b) Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean izatea.
c) Banku kontuaren titulartasuna Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko da, betiere dagokion banku erakundea bertan sartu bada.

Gainera, eskaitzailea pertsona fisikoa denean:
d) Nortasun agiria.  

Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.

Informazio osagarria
  • Helbidea: Okendo 20-1 - 20004 DONOSTIA
  • Harremanetarako pertsonala:
    Mertxe Urteaga
    Tel.: +34 943 11 27 54
    E-maila: murteaga@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

2021ko maiatzaren 25eko Diputatuen Kontseiluko erabakia. Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko, arkeologi indusketak eta ikerketak egiteko, eta agiri ondarea zaharberritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak. (GAO 2021/06/08). 

2025eko martxoaren 11ko Diputatuen Kontseiluko erabakia. Gipuzkoako Lurralde Historikoan indusketak eta ikerketa arkeologikoak egiteko 2025 eta 2026 ekitaldietarako dirulaguntza lerroaren deialdia (GAO 2025/04/01).

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)