Zuzeneko dirulaguntzak 2025. Ondare-izaerako erakunde eta elkarteak.


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-06-25 - 2025-12-31 23:59
  • Arloa: Kultura ondarea

Deskribapena:

Helburua

Ondare-izaerako erakunde eta elkarteentzako zuzeneko dirulaguntzak

Hartzaileak

Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin dagokion hitzarmena sinatu duten erakunde eta elkarteek bakarrik formalizatu ahal izango dituzte.

Ez da dirulaguntza deialdi irekia.

Aurkeztu behar diren agiriak
  • Eskatutako dirulaguntzaren xede den jardueraren txosten xehatua
  • Egitarau horretarako aurreikusitako gastu eta diru sarreraren aurrekontu banakatua
  • Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. 
    OHARRA: Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritza Orokorrari baimena emanez gero
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. 
    OHARRA: Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritza Orokorrari baimena emanez gero
Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak internet bidez bakarrik egin ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, "Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak" atalean sartuta. (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak)

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)