C.4. Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak.


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-05-27 - 2025-07-01
  • Arloa: Kirolak

Deskribapena:

Helburua

Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak

Xedea

Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzea.

Jarduera horiek erantzun egingo diete desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera fisikoa sustatzeko eredu gipuzkoarrean  jasotako SARTU eta SEGI, estrategiei.

Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:

  • C.4.a) Desgaitasuna duten helduentzako kirol jarduerak (oinarri hauen ondorioetarako, 16 urte edo gehiago dituzten pertsonak hartuko dira kontuan). Kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
  • C.4.b) 6 eta 21 urte bitarteko ikasleentzako kirol jarduerak (salbuespen gisa, unean uneko jarduerak edo topaketak irakaskuntza-jardueren osagarriak badira bakarrik lagunduko dira diruz). Ikastetxeek (publikoek eta publikoak ez direnek), kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
Laguntzen zenbatekoa
  • C.4.a) jarduerak: 20.000 euro
  • C.4.b) jarduerak: 13.000 euro eta 10.000,00 euro
Hartzaileak

Ikastetxe publikoak, ikastetxe ez publikoak, kirol klubak, eragindako pertsonen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

Betebeharrak

Eskaera orria eta eskatutako dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea

2025eko uztailaren 1.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • C.4. Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak.
  • Gastu guztien zerrenda,hartzekoduna, eta dokumentua,zenbatekoa, jaulkipen data eta hala badagokio,ordainketa identifikatua.
Ebazpen Epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2025eko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2025eko maiatzaren 1ean egindako batzarraldian (GAO: 2025-05-26; 97. zenbakia)

Informazio osagarria

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA

Artur Gonzalez 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ion Treku 943-112498 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus

 

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)