- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
A.3. Gipuzkoako toki erakundeak. Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-01
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako toki erakundeei kirol arloko dirulaguntzak ematea, desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak garatzeko.
XedeaGipuzkoako toki erakundeei kirol arloko dirulaguntzak ematea, desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak garatzeko. Jarduera horiek pertsona desgaituen artean jarduera fisikoa sustatzeko Gipuzkoako ereduan dauden SARTU eta SEGI, estrategiei jarraituko diete.
Dirulaguntza lerro honen bidez ondorengo jarduerak lagundu ahal izango dira diruz, betiere eranskin honen 4. oinarrian adierazten diren baldintza eta irizpideak betetzen badituzte.
- A.3.a) Desgaitasuna duten ikasleentzako kirol jarduerak (6-21 urte).
- A.3.b) Desgaitasuna duten pertsona helduentzako kirol jarduerak
- A.3.a) Desgaitasuna duten eskola umeentzako kirol jarduerak: 30.000,00 euro
- A.3.b) Desgaitasuna duten pertsona helduentzako kirol jarduerak: 20.000,00 euro
Gipuzkoako toki erakundeak
BaldintzakOinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
Eskaerak aurkezteko azken eguna2025eko uztailaren 1a
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak. Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak.
- A.3. gauzatutako jardueraren memoria eta diru sarreren eta gastuen balantze xehatua, A.3a). edo A.3b). atalean sartzen diren jardueretarako.
- Gastu guztien zerrenda, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa identifikatuta.
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren efektuakEskaera ezetsitzat jotzen da
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur González 943-112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ion Treku 943-112498 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus
- Artur González
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.