- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
A.2. Gipuzkoako toki erakundeak. Igerian ikastea
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-01
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako toki erakundeei igeriketako eskola kanpaina garatzeko dirulaguntzak ematea.
XedeaOinarri hauen xedea da arautzea Lehen Hezkuntza ko 1., 2., 3. eta 4. mailetako Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikasleei zuzendutako igeriketaren ikaskuntza sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak elkarrekiko lehian ematea.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2024-2025 ikasturtean egin beharko dira.
Laguntzen zenbatekoa175.000,00 euro.
HartzaileakGipuzkoako toki erakundeak.
Eskaerak aurkezteko azken eguna2025eko uztailaren 1a.
BaldintzakOinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak. Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak:
- A.2. Garatutako jardueraren memoria eta gastuen eta diru sarreren balantze xehatua.
- Gastuen faktura zerrenda sailkatua
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren efektuakEskaera ezetsitzat jotzen da.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur González 943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ion Treku 943-112498 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus
- Artur Gonzalez Larrañaga
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.