- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
C.5.b) Parte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-01
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaIkasturte bakoitzeko eskola kiroleko programaren barruan txertatzen diren lehiaketa jardueretan parte hartzen duten ikastetxeek egiten dituzten joan-etorriengatiko dirulaguntzak.
XedeaParte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak.
Atal honen helburua da ikasturte bakoitzeko eskola kiroleko programaren barruan txertatzen diren lehiaketa jardueretan parte hartzen duten ikastetxeek egiten dituzten joan-etorriengatiko dirulaguntzak ematea, betiere joan-etorri horiek mugikortasuneko udal planetatik kanpo baldin badaude. Gainera, ezingo da C.5.c) atalaren bidez dirulaguntzarik eskatu joan-etorri horietarako.
100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau atalentzat)
HartzaileakEskola kiroleko programan bildutako partaidetzako lehiaketa jardueretako joan etorrietarako laguntzen kasuan, laguntza horiek Gipuzkoako ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte.
- Izena emanda egotea laguntza deialdiaren urtean amaitzen den ikasturteko eskola kiroleko programako parte hartzeko lehiaketetan, bakar-bakarrik benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako ikasleei zuzenduak direnetan.
- Kirolariek garraio berezia eskatzen duen materiala eraman behar duten banakako zenbait modalitateren kasuan, hala nola piraguismoan eta txirrindularitzan, probak antolatzen dituzten federazio arduradunek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.
Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
Aurkeztu beharreko dokumentazioa- Diru laguntzei buruzko aplikazioaren bitartez egin eskaera
- Eskola kiroleko programaren aplikazioan balorazioa egiteko beharrezko datuak betetzea
2025eko uztailak 1.
Ebazpen epeaSei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur González 943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Hugo Sanchez 943-112449 / e-maila: hsanchez@gipuzkoa.eus
- Artur González
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.