- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
C.5.a) Mugikortasuneko udal planak.
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-01
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaEskola kiroleko programan sartutako lehiaketako jardueretarako joan-etorriak hobetzera zuzendutako mugikortasun planak prestatu eta mantentzeko dirulaguntzak.
XedeaMugikortasun Udal planak.
- Apartatu honen xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, eskola kiroleko programan sartutako lehiaketako jardueretarako joan-etorriak hobetzera zuzendutako mugikortasun planak prestatu eta mantentzeko.
- Era berean, laguntza modalitate honen bidez finantzatu egingo dira garraio publikoa eta kolektiboa edo beste garraiobide alternatibo batzuk erabiltzea sustatzen duten mugikortasun planen barruan sartutako joan-etorriak.
100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau atalentzat)
HartzaileakGipuzkoako udalak eta joan-etorriez ardura duten beste eragile batzuek, betiere diru laguntza eskaera kirol eragile bakar batek zentralizatzen badu eta plana aurrez eman bazaio aditzera Kirol Zuzendaritza Nagusiari.
BaldintzakOinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.
Eskaerak aurkezteko azken eguna2025eko uztailak 1.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa- C5A formularioa (garatutako mugikortasun planaren memoria eta sarrera eta gastuen balantzea).
- Faktura xehatuak, eguna eta egindako joan-etorria zehaztuta.
Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur González 943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Hugo Sanchez 943-112449 / e-maila: hsanchez@gipuzkoa.eus
- Artur González
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.