C.6. Aparteko kirol ekitaldiak antolatzea.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Kirolak

Deskribapena:

Helburua

Aparteko izaera duten eta mota hauetakoak diren kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak: aparteko kirol ekitaldiak; Kirol entitateen urteurrenak eta kadete edota jubenil mailako kategorietan Espainiako Txapelketako fase finalak.

Xedea

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak emateko arauak ezartzea, aparteko izaera duten eta mota hauetakoak diren kirol jarduerak antolatzeko:

  • Aparteko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagoka erregimenean (C.6.a).
  • Kirol entitateen urteurrenak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagokorik gabeko erregimenean (C.6.b).
  • Kadete edota jubenil mailako kategorietan Espainiako Txapelketako fase finalak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagokarik gabeko erregimenean (C.6.c).

Ez dute dirulaguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izendunen edo zuzeneko dirulaguntzen entitate onuradunek.

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako federazioak, kirol klubak eta bestelako entitateak oinarri espezifikoen 1. oinarrian adierazitako jardueraren bat antolatzen badute.

Baldintzak

Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2025eko uztailaren 1a.

Aurkeztu behar den dokumentazioa
  • C6A formularioa (ekitaldiaren deskripzioa). C6b) laguntzen kasuan bakar-bakarrik aurkeztu beharko da urteurrenaren ospakizun programaren barruan dauden kirol ekitaldiak.
  • C6B formularioa (gastu eta sarreren aurrekontu xehatua).
  • C6C formularioa (Ekitaldian zehar euskarari emango zaion erabileraren plana, 6. oinarri espezifikoko c) atalean ezarritakoa betetze aldera).
  • C6D formularioa (Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiak duen lankidetzaren zabalkunderako plana, gutxienez Kirol Zuzendaritza Nagusiak emandako edukiei egokitu beharko zaiena).
  • Bakar-bakarrik C.6.c) laguntzen kasuan, dagokion Espainiako federazioaren ziurtagiria, ekitaldi horren antolaketaren esleipenari buruzkoa, antolaketa horrengatik kanon kontzeptuan ordaindu beharreko kopuruarekin batera.
Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2025eko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2025eko maiatzaren 1ean egindako batzarraldian (GAO: 2025-05-26; 97. zenbakia)

Informazio osagarria

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA

Gisela Yoldi 943-113713 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Maria Jose Paredes 943 112429 / e-mail: mparedes@gipuzkoa.eus

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)