- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresentzako laguntzak uholdeengatik: Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-11-21 - 2025-11-26 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaTolosaldea, Goierri eta Urola Garaiko enpresei laguntzak ematea, maiatzaren 19ko eta ekainaren 14ko uholdeek eragindako kalteak ordaintzeko, aseguruek estaltzen ez badituzte.
HartzaileakOnuradunak izango dira nortasun juridiko propioa duten enpresak, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Tolosaldean, Goierrin edo Urola Garaian izan behar dute eraginpeko ekoizpen-zentroa edo establezimendua.
- Aldez aurretik inskribatuta egon behar dute maiatzaren 19ko eta ekainaren 14ko uholdeek eragindako enpresa gisa, 433/2025 Foru Aginduan ezarritako kalteak ordaintzeko prozeduraren arabera, eta Ekonomia Sustapeneko zuzendariaren ebazpen bidez onartutako enpresa gisa agertu.
Maiatzaren 19ko eta ekainaren 14ko uholdeek eragindako enpresa gisa inskribatzeko prozesuan zehaztu eta onartu diren estali gabeko kalteak. Inskripzio hori 433/2025 Foru Aginduan ezarritako prozeduraren arabera egindakoa.
Laguntzen zenbatekoaAseguru-polizek edo bestelako dirulaguntzek estaltzen ez dituzten kalteak konpontzeko, ordezteko edo birjartzeko gastuen % 50eraino lagunduko da diruz. Gastu horiek jasota egon behar dute uholdeek eragindako enpresak inskribatzeko maiatzaren 19ko eta ekainaren 14ko formulario bakar sinplifikatuan. Formulario hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren 433/2025 Foru Aginduaren bidez onartu zen.
Enpresa bakoitzak 10.000 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez. Muga hori 15.000 euroraino handitu ahal izango da enpresak ezbeharraren ondorioak arintzeko kostuarekin finantzaketa eskatu eta jaso badu.
Erantzukizuneko adierazpena ereduari jarraituz.
Eskaerak aurkezteko epeaGipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea eta 2025eko azaroaren 26an 13:00etan amaituko da.
Araudi aplikagarriaTolosaldea, Goierri eta Urola Garaiko enpresei 2025eko maiatzaren 19ko eta ekainaren 14ko uholdeengatik estali gabeko kalteak ordaintzeko laguntza programako dirulaguntzen eta 2025eko deialdia.
- Maite Salustiano
- 943112233
- msalustiano@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.