- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko programa: II. Eranskina (TXEKIN Bideragarritasunplana).
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea.
DeskribapenaEnpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea – BIDERAGARRITASUN PLANA.
Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Pertsona onuradunakGipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Diruz lagunduko diren jarduerakPertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez.
Dirulaguntzen zenbatekoaDirulaguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren kostuak hartuz oinarri gisa.
Dirulaguntzak emateko prozeduraLehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Dirulaguntzen arteko bateragarritasunaDirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak
2025/01/01- 2025/06/30 bitartean hasitako proiektuak
- Eskaera egiteko epea: 2025eko uztailaren 8an, 13: 00etan.
- Gauzatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 30era.
- Justifikatzeko epea: 2025eko irailaren 30eraino.
2025/07/01 – 2025/11/30 bitartean hasitako proiektuak
- Eskaera egiteko epea: 2025eko abenduaren 4raino, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea: 2025eko uztailaren 1etik 2026eko martxoaren 30eraino.
- Justifikatzeko epea: 2026eko apirilaren 7raino.
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa GAO, 126 zk).
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren 2025eko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2025eko martxoaren 11ko erabakiz onartu zen (2025eko martxoaren 31ko GAO, 61 zk).
- Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekin
- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa → http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua
- Telefonoak:
- Kudeaketa teknikoa: 943–112252
- Kudeaketa administratiboa: 943–113770
- Blanca Margeli
- 943112252
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.