- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Zinekuntza Programa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-17 - 2025-09-30 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaIkus-entzunezkoen sektorean prestakuntza sustatzea.
Erakunde onuradunak3. oinarri araultzaile orokorrean zehaztutako jardueren esparruan prestakuntza emateko gaitasuna duten Gipuzkoako Lanbide Heziketako zentroak eta beste entitate batzuk.
Gaitasun hori justifikatzeko, ikastaroak emateko behar den esperientzia egiaztatu beharko da.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak eta gastuakJarduerak
Ikus-entzunezko sektorera bideratutako aurrez aurreko prestakuntza-ikastaro espezializatuak kofinantzatzea.
Ikastaroak arlo hauetako batera bideratuko dira:
- Makineria zinematografikoaren eragiketa eta kudeaketa
- Ekoizpen zinematografikorako teknikak eta tresnak
- Argiztapena eta elektrizitatea kudeatzea ekoizpen zinematografikoetan.
- Zinerako ikus-efektu errealak sortzea
- Irudia eta soinua
- Zinema eta telebistarako jantziak diseinatzea eta sortzea
- Zinema eta telebistarako karakterizazio teknika eta artea
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Baldin eta ikastaroari badagozkio:
- Irakasleak
- Espazioen alokairua
- Materialak
- Ikastaroari egotz dakizkiokeen beste gastu batzuk
Zeharkako kostuak onartuko dira, beren izaeragatik indibidualizatu ezin direnak, justifikatu beharrik gabe, eta gehienez ikastaroaren kostu osoaren %5 izango da.
BaldintzakPertsonen inskripzioak
Ikastaroa diruz laguntzeko, gutxienez 10 pertsona egon beharko dira inskribatuta.
Dirulaguntza eman ondoren kopuru horretara iristen ez bada, erakunde onuradunak egoera horren berri eman beharko du, eta laguntzari uko egiteko eskatu.
Izena eman duten pertsonen bajak prestakuntza hasi ondoren gertatzen badira eta 10 pertsona baino gutxiago sortzen badira, erakundeak ez dio laguntzari uko egin beharko ikastaroa ematen badu.
Ikastaroaren orduak
Ikastaroak ez du 110 ordu baino gutxiago iraungo.
Dirulaguntzen zenbatekoaLaguntzaren intentsitatea ez da diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 baino handiagoa izango, baina % 10 handitu ahal izango da laguntza enpresa ertainei ematen bazaie, eta % 20 puntu enpresa txikiei ematen bazaie, gehienez ere 20.000 € ikastaro bakoitzeko.
Emateko prozeduraDirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, betiere aurrekontuaren mugen barruan.
Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarriotako baldintza guztiak betetzen badira, eta 7.oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.
Bateragarritasuna eta bateraezintasunaOinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako lortutako beste dirulaguntza batzuekin. Entitateak jarduera garatzeko dirulaguntza lortu edo eskatuko balu, Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Sailari jakinarazi beharko dio.
Betetzeko epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 30ean, goizeko 13:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira.
- Jarduerak bukatzeko data: 2026ko ekainaren 30a baino lehen.
- Jarduerak justifikatzeko data: 2026ko uztailaren 29a.
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
- Kudeaketa teknikoa: 943 112009
- Kudeaketa administratiboa: 943 113770
- sustapena.leihakortasuna@gipuzkoa.eus
- Gorka Sarasua
- 943112009
- sustapena.zerbitzu@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.