- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
GANTT Programa: Terapia aurreratuak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-07-02 - 2025-09-24 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaTerapia aurreratuen lurralde-estrategia bultzatzea ikerketaren eta garapenaren esparruan, Gipuzkoako biozientzien ekosistema indartuz
AurrekontuaGuztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 600.000 eurokoa da.
Entitate onuradunak- Gipuzkoan kokatutako enpresak eta enpresa elkarteak, sektore biosanitariokoak direnak eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen dituztenak.
- EAEn kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako eta sektore biosanitarioko enpresen interesak ordezkatzen dituztenak, eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen dituztenak.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeak, Osasun Zientzien ikerketa arlokoak, Gipuzkoan kokatuak.
- Terapia aurreratuak fabrikatzeko industria prozesuarekin lotuta dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden zerbitzu enpresak, oinarri honetako a), b) eta c) apartatuetan aurreikusitako erakunderen bat buru duten lankidetza proiektuak garatzen dituztenak.
Diruz lagundu daitezken jarduketak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak izango dira.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerek bat etorri beharko dute GANTT estrategiarekin (https://www.gantt.eus/eu/gantt-estrategia) eta honako hauetarako proiektuak garatzera bideratuta egongo dira:
- Terapia aurreratuetako saiakuntza klinikoak.
- Terapia genikoak eta zelularrak.
- CAR-T zelulen terapiak.
- Terapia aurreratuen fabrikazioa.
- Bektore biralak, ez-biralak eta plasmidoak garatzea eta ekoiztea.
- Bektore biralak ekoizteko gaitasuna handitzea.
- GMP (Good Manufacturing Practices delakoak) sartzea terapia aurreratuen produkzioan.
Proiektuak banakako proiektu gisa edo erakunde onuradunetako baten arteko lankidetza-proiektu gisa aurkeztu ahal izango dira.
Lankidetzan aurkeztutako proiektuak: erakunde laguntzaile bakoitzak banakako eskabide bat aurkeztu beharko du, erakundeak berak bere gain hartutako proiektuaren kostuari dagokion dirulaguntza eskatzeko.
Proiektu bakoitzeko gutxieneko aurrekontua:-100.000 euro, lankidetza-proiektuen kasuan.
- 60.000 euro, banakako proiektuen kasuan.
Diruz lagundu daitezkeen kostuaka) Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).
b) Kontratuzko ikerketek, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.
c) Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.
d) Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.
e) Enpresa txiki eta ertainentzako jabetza industrialeko eskubideen kostuak.
f) Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.
g) Proiektuari zuzenean lotutako tresnerien, materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak.
Tresna, material, hornidura eta antzeko produktuen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarri osoaren % 25a.
Laguntzen zenbatekoaa) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50eraino.
b) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25eraino.
Aurreko a) eta b) ataletan ezarritako ehunekoak %80 arte handitu ahalko dira honelako kasuetan:
%10 eskatzailea enpresa ertaina denean, eta %20 enpresa txikiak direnean.
%15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
- Proiektuak benetako lankidetza behar izatea:
1.- Enpresen artean, gutxienez bat enpresa txikia edo ertaina izatea, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago ordainduko.
2.- Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.
- Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.
Proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza:
• 200.000 eurokoa lankidetza proiektuetarako,
• 120.000,00 eurokoa banakako proiektu bakoitzeko
Emateko prozeduraLaguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaDirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.
Eskaerak aurkezteko epea- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 24an, goizeko 13:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
- Proiektuen exekuzio data: 2026ko irailaren 30a.
- Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko urriaren 30a.
Gipuzkoan terapia aurreratuak sustatzeko (GANTT) programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025 ekainak 17ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen - 2025/07/01 GAO 124 zk.).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko zerbitzua
- Kudeaketa teknikoa: 943 11 22 52
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
- Blanca Margeli
- 943112252
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.