Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa: IV. eranskina (BARNETEKIN)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Ekintzailetza korporatiboaren bidez, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa-proiektu berrietan laguntzea

Deskribapena

Ekintzailetza korporatiboaren bidez, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa-proiektu berrietan laguntzea, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

Entitate onuradunak

Onuradunak izango dira: Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Dirulaguntzen xedeko jarduerak

Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk (Bic Gipuzkoa Berrilan eta Saiolan) babestuko dituen enpresa ekimenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

  • Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
  • Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
  • Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
  • Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
  • Maketa eta prototipoak egitea.
Dirulaguntzen zenbatekoak

Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000€–ko gehienezko mugarekin.

Dirulaguntza emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena. 

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 23an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
  • Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2027ko martxoaren 31n.
  • Proiektuen justifikazio data: 2027ko apirilaren 30ean.
Araudi aplikagarria Eskaera egiteko urratsak Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

  • Telefonoak:
    • Kudeaketa teknikoa: 943112287
    • Kudeaketa administratiboa: 943112218 
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)