- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak Hazten Programa: negozio-lerro berriak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-16 - 2025-07-15 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresen hazkundea sustatzea, enpresaren jarduera dibertsifikatuz negozio lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietarantz.
OHARRA:Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da.
Ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza korporatiboaren erroldan alta emanda egotea derrigorrezkoa da. EZ du balio balizko ordezkaritzak.
Erakunde onuradunak- Jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak
- 10 langile baino gehiago izatea
- Jarduketa estrategikoak zehaztea, jarduera, produktu edo zerbitzuak hedatzeko.
- Enpresarentzat negozio aukera berriak (produktuak, zerbitzuak, merkatua) eta hazkunderako arloak identifikatzea, eta hori gauzatzeko ekintza plan bat diseinatzea.
- Enpresaren negozio unitate berriak aztertzea (bideragarritasun plana).
- Negozio unitate berrirako merkatu azterketak eta marketin azterketak egitea.
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak
- Barne-langileen gastuek ez dute gaindituko proiektuaren guztizko gastuen % 40
- Negozio-unitate berriari lotutako gastuak, gastu guztien % 30 gaindituko ez dutenak.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga:
- Aholkularitza gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75, gehienez.
- Barne langileen gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez.
- Negozio unitate berriari zuzenean lotutako gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen %25, gehienez.
- Enpresa bakoitzeko dirulaguntza, guztira, ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.
- Lankidetza proiektuen kasuan, parte hartzen duten enpresa onuradunek aurkeztutako proiektuaren guztizko dirulaguntzak ezin izango du guztien artean 70.000 €-ko guztizko zenbatekoa gainditu.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarritzat hartuko.
- Ez dira diruz lagunduko 300 eurotik beherako gastuak.
- Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko UZTAILAREN 15ean, 13:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.
- Proiektuen exekuzio data: 2026ko maiatzaren 30.
- Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko ekainaren 30a.
“ENPRESAK HAZTEN” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: III.ERANSKINA - NEGOZIO ILDO BERRIAK. (Oinarriak: 2025/04/29ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/05/15eko GAO 90 zk).
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, betiere 8 oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Hala ere, ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko zerbitzua
- Kudeaketa administratiboa: 943.112227
- Kudeaketa teknikoa: 943.112287
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
- Marisa Gabilondo
- 943112287
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.