- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak Sendotzen Programa: industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko dirulaguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-10 - 2025-04-11 11:30
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaJarduera ekonomikoari eustea eta lehiakortasuna hobetzea, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.
OHARRAKAURREKONTUA AGORTU DA. DEIALDIA ITXITA
Erakunde onuradunak- Gipuzkoan kokatutako enpresak (Industria tailerrak).
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea oinarri hauek argitaratu baino lehen.
- 5 eta 30 langile artean izatea, eta, enpresa txikia izatea.
Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
- Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea.
Ez dira diruz lagunduko:
- Finantza errentamenduan erostea.
- Tresnak eta material suntsikorra.
- Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
- Instalazioak egokitzea.
- Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko.
- Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 eurotik beherako zerga oinarria duten fakturak.
- Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa bideratuko dira.
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
- Eskabide bat edo gehiago onartuko dira enpresa bakoitzeko, eta gehienez ere 40.000,00 euro emango dira enpresa bakoitzeko.
- Ordainketa dirulaguntza jaso duen jarduerak gauzatzeko justifikazioa aurkeztu eta gero egingo da.
- Aurrerakinak egiteko aukera, proiektuaren beharra eta aurrerapena justifikatuta.
- Enpresentzako abala ≥ 20 langile.
- Abalik gabe < 20 langileko enpresentzat.
- Memoria_Aurrekontua_batez besteko plantilla (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Enpresa-kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Eskaeraren kopia/proformako faktura (nahitaezkoa)
- Batez besteko plantillaren ziurtagiria (nahitaezkoa)
- JEZ, Ogasuna eta Gizarte Segurantza ziurtagiriak (nahitaezkoa, egiaztapen automatikoari uko eginez gero)
- Eskaerak aurkezteko epea: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori amaituko da 2025eko urriaren 16an 13:00etan (aurrekontua agortzen bada, epea lehenago itxiko da).
- Hasteko epea: proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira.
- Proiektuen exekuzio data: inoiz ez da izango 2026ko martxoaren 31 baino geroagokoa.
- Proiektuak justifikatzeko data: inoiz ez da izango 2026ko apirilaren 30a baino geroagokoa.
(*) Deialdi hau argitaratzen den egunean amaituta dauden proiektuen kasuan, justifikazio-epea 2025eko maiatzaren 29an amaituko da.
Araudi aplikagarriaENPRESAK SENDOTZEN programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025/03/25eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/04/09ko GAO 68 zk.
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntza emateko prozedura lehiarik gabeko konkurrentziakoa izango da, aurrekontu baliabideak agortu arte.
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan araututako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik datozenak, Estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, betiere 7. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte.
AurrekontuaAurrekontua guztira: 1.400.000 €
- 2025 partida: 980.000 €
- 2026ko partida: 420.000 €
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
- Kudeaketa administratiboa: 943.113981
- Kudeaketa teknikoa: 943.112287
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
- Marisa Gabilondo
- 943112287
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.