- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
"Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea" laguntza programa
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEkonomia berdearen irizpideak jarraituz Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetuko duten inbertsioak bultzatzeko
Erakunde onuradunak- Gipuzkoan kokatuta egotea.
- Enpresa txiki eta ertaina izatea
- 5 langiletik 250 baino langile gutxiago artean izatea.
- Egungo ekipamenduaren ordez, efizientzia handiagoko beste bat jartzea, ekonomia berdearen irizpideak jarraituz. Ordezkatutako ekipoen balio-bizitza amaitu beharko da, berrerabili ezin izateko moduan.
- Ez dira diruz lagunduko:
- Finantza errentamenduan erostea.
- Ekipamendua egokitzea edo ordeztea, indarrean dagoen ingurumen araudiari egokitzeko.
- Tresnak eta material suntsikorra.
- Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
- Eraikinak eraberritzea, eraikinen inguratzailearen isolamendua hobetzea (leihoak, itxiturak…) eta eraikinen energia ziurtapena.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro batean aplikatzekoak ez diren proiektuak.
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
- Eskaera bat onartuko da enpresa bakoitzeko, eta dirulaguntza, gehienez, 40.000,00 eurokoa izango da.
- Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 eurotik beherako zerga oinarria duten fakturak.
- Memoria_Aurrekontua_batez besteko plantilla (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Enpresa-kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Eskaeraren kopia/proformako faktura (nahitaezkoa)
- Batez besteko plantillaren ziurtagiria (nahitaezkoa)
- Ogasuna eta Gizarte Segurantza ziurtagiriak (nahitaezkoa, egiaztapen automatikoari uko eginez gero)
- Eskaerak aurkezteko epea: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori amaituko da 2025eko urriaren 30ean 13:00etan (aurrekontua agortzen bada, epea lehenago itxiko da).
- Hasteko epea: Proiektuak 2025eko uztailaren 1etik aurrera hasiak izan ahalko dira.
- Proiektuak justifikatzeko data: Era berean, proiektuak justifikatzeko data ez da inola ere izango 2026ko ekainaren 30a baino geroagokoa.
Enpreak Berritzen: Ekonomia Berdea programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025/09/23ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/09/29ko GAO 185 zk.).
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna- Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateraezinak izango dira helburu bererako Gipuzkoako Foru Aldundiko beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandakoekin, baldin eta proiektuaren kostu osoa gainditzen ez badute.
- Entitate onuradunak oinarri arautzaile hauen babesean emandako dirulaguntzekin bateragarri den beste dirulaguntzaren bat lortzen badu, modu frogagarrian jakinarazi beharko dio dirulaguntza ematen duen organoari.
Aurrekontua guztira: 1.500.000 €
- 2025 partida: 1.000.000 €
- 2026ko partida: 500.000 €
Ekonomia Sustapeneko zerebitzua:
- Kudeaketa administratiboa: 943.112009
- kudeaketa teknikoa: 943.112217
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
- Ana Ibarguren
- 943112217
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.