- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak Babesten Programa: mikroenpresak eta autonomoak
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaMikroenpresei eta autonomoei laguntzea da, haiek ordezkatzen dituzten entitateen bidez, ordezkatutako kolektiboen lehiakortasuna hobetzea helburu duten jarduerak bultzatuz.
Erakunde onuradunakElkarteak, elkarteen elkarteak, federazioak, klusterrak, elkargo profesionalak eta beste entitate batzuk baldin eta Gipuzkoan kokatuta badaude.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakHonako hauetarako proiektuak edo jarduerak:
- Lehiakortasuna hobetzeko arloetan gaitzeko prestakuntza-programak abian jartzea.
- Lankidetza-ekintzak garatzea, jardunbide egokiak partekatzeko, salmentak edo negozioen emaitzak hobetzeko ekintzak gauzatzeko
- Emaitzen hobekuntzan eragina izango duten salmenta-bide berriak, merkatu berriak edo antolatzeko modu berriak aztertzea
- Sektorea hobeto ezagutzeko azterlanak egitea
- Entitateak modernizatzeko proiektuak
- %80ko dirulaguntza emango da, modernizazio-proiektuak %30.
- Proiektu bakoitzeko gehieneko diru-laguntza: 35.000 €. Udalaz gaindiko eta sektore anitzeko kasuan, 60.000 €.
- Ez berrikuntza-gasturik, ez altzaririk, ez ordenagailurik eta antzekorik, ez saltzeko moduko artikulurik
- Ez 300 €-tik beherako gastuak
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko IRAILAREN 30ean, 13:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: 2025eko MAIATZAREN 1.
- Proiektuen exekuzio data: 2026ko APIRILAREN 30.
- Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko MAIATZAREN30a.
Bateraezinak izango dira helburu bererako Gipuzkoako Foru Aldundiko beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandakoekin, baldin eta proiektuaren kostu osoa gainditzen
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu- Kudeaketa administratiboa: 943 112009
- Kudeaketa teknikoa: 943 112217
- Ana Ibarguren
- 943112217
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.